« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Kritikak

Omnia sunt communia!

2010-09-25 18:44:59 | Gorka Bereziartua

Peter Mullanen Neds filmak irabazi du Urrezko Maskorra

XVI. mendeko anabaptisten lema aintzat hartu du epaimahaiak: dena denentzat. Eztabaida luze eta aspergarria izan genezake hartutako erabakiaz, baina demokratikoa izan denik ezin uka. Hainbeste, ia inor ez dela geratu saririk gabe.

Peter Mullanen Nedsentzat urrezko maskorra: irudi du Paskaljevicek eta konpainiak zaku batean film guztien izenak sartu eta bat atera dutela. Neds? Ba, Neds. Nahiz eta ezer berezirik ez dakarren film soziala den, bat gehiago; nahiz eta metraje erditik aurrera erabat galtzen den.

Justuagoa da film horregatik Conor McCarronek irabazi duen zilarra; baita Pa negre ekoizpen kataluniarreko lanarengatik Nora Navasek eskuratutako emakumezko aktore onenaren saria ere. Raul Ruizen zuzendari onenaren sariaz zer esan: gaiztoegia dateke oharra, baina baten batek pentsa lezake txiletarraren minbiziak eragin duela sariztatzea; hobe maskor bat garaiz, omenaldiak berandu eta gaizki antolatzea baino.

Sari txikiak ere, bakoitza etxe banatara: Herrialde Katalanak, Maroko, Norvegia... Ikusleak hotz samar utzi dituen Sail Ofizialarentzat hau zen, apika, palmares posible bakarra. Eta paradoxikoa da: gehien konbentzitu nauen filma, Gilles Paquet-Brennerren Elle s'appelait Sarah, ezer gabe geratu da. Lehiaketaz kanpo zegoelako. Bestela... 

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403