« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Kritikak

Ménage à trois bitxia

2010-09-23 19:24:51 | Mikel Garcia

Hirukote protagonista.

Ukitu kafkianoa, zenbaitetan surrealista eta sarri umoretsua eman dio Wang Quan An zuzendariak Tuan yuan filmari, eta kontatzeko modu berezi horrek maisutasunez harilkatzen du oinarrian dagoen istorio samina. Bizimodu austeroa, armoniotsua eta lasaia daramate Lu eta Qiao senar-emazte adinekoek. Harik eta ezusteko bisita batek dena hankaz gora jartzen duen arte.

50 urteren ostean, Qiaoren lehen amodioa Taiwandik itzuliko da Shangaira, asmo bakarrarekin: Qiao berarekin eramatea. Korrekzioaren eta jarrera flematikoaren ikur, Lu senar umil eta otzanari ongi irudituko zaio… umil eta otzan izateari uztea erabakitzen duen arte. Hala ere, dibortziatzeko prest dago eta pelikulako pasadizorik xelebreenetarikoan, banantzeko aurretik ezkondu egin beharko dira, legalki ez baitaude ezkonduta. Taiwango bisitaria eta Qiao bihotz oneko pertsonak dira, baina bizitzan behingoz eurengan nahi dute pentsatu, pasioari bide eman. Gauzak, baina, ez dira hain errazak: familia dago, eta betebeharrak, eta ardurak, eta erruduntasun sentimendua. Bizitzaren azken urteetan ere, ezin aske izan.


 
Adineko hirukote protagonistaren hartu-emana da onena. Dituzten elkarrizketa xelebreak, jatearen eta edatearen inguruan antolatzen duten festa handia, kantatzeko grina. Ongi edo gaizki  bukatu, bisita oasi positiboa izango da hirurentzat, eguneroko gogorra ahazteko. Egun horietan berreskuratuko duten bizi-poza da filmaren ardatza.
 
ZABALTEGI SAILA
Tuan yuan
Zuzendaria: Wang Quan An.
Aktoreak: Lisa Lu, Ling Feng, Xu Caigen, Monica Mo, Ma Xiaoqing.
Txina. 95 minutu.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403