« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Kritikak

Malaletxe gehixeagorekin agian...

2010-09-18 15:37:09 | Mikel Garcia

Sam eta Rasheed, bikote bitxia.

Kutsu woodyallenianoa antzematen zaio izenburu bitxiko pelikula honi. Komedia urbanoa da, giza-harremanen gazi-gozoetan, komunikazio zailtasunetan, maitasun gorabeheretan oinarritua, eta New York itzela du eszenatoki. Gustura ikusten da… baina ez da Woody Allen.

Woody Allenen gidoien maisutasuna falta zaio, eta protagonisten istorioak korapilatzen doazen bitartean interesa mantentzen duen arren, ederregi bukatzen da dena, Hollywoodi gustatzen zaion moduan. Pikardia gehixeagorekin, malaletxe pixka batekin, topiko batzuk baztertuta, borobilagoa izango zatekeen. Dena den, film entretenigarria bilatuz gero, irribarrearekin utziko zaituena, aproposa da Happythankyoumoreplease. Sundance jaialdian, publikoaren saria eskuratu zuen.
 
Pelikulako zuzendari eta protagonista, ezaguna da telebista munduan, How I Met Your Mother (Nola ezagutu nuen zuen ama) telesail famatuko aktore nagusietako bat da-eta. Kapituluren bat edo beste ikusi baduzu, antzekotasunak aurkituko dizkiozu pelikula honekin: testuinguru urbanita batean, bizitza korapilatzen zaien hiruzpalau pertsonaia dakartza lehen planora, umore eta drama ukituekin. Bihotz oneko jendea denez, azkenean ondo aterako zaizkie gauzak, fikzioan gertatu ohi den legez. Woody Allenen filma balitz, ez dut uste kontatzen diren istorioetatik bakar batek ere amaiera ona izango lukeenik. Baina erdipurdiko bukaerak bizitzeko badugu eguneroko errealitatea.
 
ZABALTEGI SAILA
Happythankyoumoreplease
Zuzendaria eta gidoilaria: Josh Radnor.
Aktoreak: Josh Radnor, Malin Ackerman, Kate Mara, Zoe Kazan, Pablo Schreiber.
AEB. 100 minutu.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403