« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Kritikak

Giamatti handia

2010-09-24 17:36:39 | Mikel Garcia

Barney eta bere aita, ezkontza egunean.

Bizizalea, adulteroa eta alkoholikoa da Barney’s Version filmeko protagonista. Baina zaila da berarekin ez maitemintzea, edo gutxienez kariñoa ez hartzea. Meritua Paul Giamatti aktorearena da guztiz: bere egiten du pelikula, harrapatu egiten du ikuslea, eta plazera da horrelako antzezpenaz gozatu ahal izatea.

Komedia eta drama uztartuz, Barney Panofsky pertsonaia atipikoaren bizitza kontatzen du pelikulak, gaztaroko gehiegikerietatik alzheimerrak jotako zahartzaroraino. Pelikula atsegina da ikusteko, dibertigarria batzuetan, goibela hainbatetan. Baina esan bezala, interpretazio lana da onena: edozein aktorerentzako goxokia da protagonistaren izaera: eroa eta eszentrikoa, baina baita tristea eta samina ere. Kontua da, rol hori barneratu eta luzitzen jakin behar duela aktoreak, eta Sideways pelikularekin ezagun egin zen Paul Giamattik bete-betean asmatu du. Rosamund Pike emaztea eta Dustin Hoffman aita ere bikain daude.
 
Donostiako Zinemaldian bakarrik ez, aurretik Venezia eta Torontoko jaialdietan izan da dagoeneko lan hau, eta aldi berean ukitu komertziala dauka filmak (besterik ez bada, parte hartzen duten aktoreen ospeagatik). Horregatik, etorkizun oparoa iragartzen diot, eta ez nintzateke harrituko protagonistak edo bigarren mailako aktoreren batek sariren bat lortuko balu lehenago edo geroago.
 
ZABALTEGI SAILA
Barney’s Version
Zuzendaria: Richard J. Lewis.
Aktoreak: Paul Giamatti, Rosamund Pike, Rachelle Lefevre, Dustin Hoffmann, Minnie Driver, Scott Speedman.
Kanada-Italia. 132 minutu.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403