« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Kritikak

Ez egin negarrik guregatik. Gogoratu gaitzazue

2010-09-20 02:04:18 | Mikel Garcia

Saturrarango presoak.

Horixe du helburu Izarren argia pelikulak, gertaturikoa ez ahaztea, Gerra Zibilean emakumeak preso zituzten Saturrarango kartzelan jazotako ankerkeriak azaleratu eta salatzea. Historia handia xume eta txukun kontatu du Mikel Rueda zuzendariak, bere lehenengo film luzean.
 

Baina Saturrarango krudelkeriak nabarmentzeaz gain, dokumentu historikoa izateaz gain, pelikula ere izan nahi du Izarren argiak, eta ongi loturiko tramak ditu horretarako: lapurturiko seme-alabak, torturatuak eta hildakoak, moja gupidagabeak, maitasun istorio bat, matxinada, traizioa… Batzuetan erritmoak behera egiten du, baliabide eskasia nabaria da hainbatetan, antzezpenen bat ez zait gustatu eta sinesgarritasuna falta zaio pasarteren batean… baina oro har interesa mantentzea lortzen du Ruedak, bide onetik eramaten du kontakizuna eta ederto borobiltzen du amaieran.
 
Lehenengo film luzea egiteko historia ikaragarria aukeratu du zuzendari bilbotarrak eta onik atera da. Kamerarekin trebe, lehen planoak, gertukoak atsegin ditu Ruedak, emakume presoen eta moja kartzelarien azpegiak azpimarratuz, batzuen sufrimendua eta besteen zurruntasuna. Beldurra, etsipena, oinazea ez ahazteko modurik onena horixe baita: gertu-gertutik begiratzea.
 
ZABALTEGI SAILA
Izarren argia
Zuzendaria eta gidoilaria: Mikel Rueda.
Aktoreak: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estibaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde.
Euskal Herria. 98 minutu.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403