« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Kritikak

Bi kate, biak ebaki beharrekoak

2010-09-22 19:01:41 | Gorka Bereziartua

Genpin pelikulan jaiotzen den haurretako bat

Zilbor-heste bat ebakitzen dute Genpin dokumental japoniarraren hasieran. Jaioberriak eta oraindik jaio gabeak dira Naomi Kawaseren filmaren erdigune; haien amak, protagonista. Yoshimura Tadashiren klinikan erditzera doaz, garai bateko eran.

Beraz, ahaztu botikak, anestesiak eta zesareak: klinikan emakumeak prestatu egiten dira erditzeko. Yoshimura doktorearen arabera, horixe da haurra eduki aurretik egin beharrekoa. Fisikoki eta psikologikoki prestatu. Bederatzi hilabeteko dagoen emakumea ikusten dugu aizkoran; sabela hazi samarra daukan emazte bat baratzean lanean; baita beste zenbait makurtuz eta zutituz ariketa fisikoan ere. Kawasek emakume horien hautuaren arrazoiak bilatzen ditu alde batetik; bestetik, Yoshimuraren izaeran esploratzen du, haren bizi-filosofian.  

16 mm-ko kamerarekin grabatua, filmak baditu une indartsu batzuk (haurren jaiotzak, senarraren berririk ez duen emakumearen testigantza, Yoshimurak bere alabarekin duen harreman txarra...) baina ez du lortzen sakontasunik, ez emakumeen bizitzetara hurbiltzean, ezta Yoshimuraren erretratu oso samar bat egiten saiatzean ere. Erdibidean geratzen da. Momentu samur batzuk eskaintzen ditu, haurren naturaltasunak irriñoren bat ateratzen dio ikusleari batzuetan, baina arin samarra da emaitza orokorra.

Hori bai, lagungarria izan daiteke Laboaren zilbor heste hura legez, bi kate ebakitzeko: medikuntza modernoaren zenbait dogma, adibidez; edo heriotzaren tabua, are tabuago, erditzeko momentuaz ari bagara.

SAIL OFIZIALA
Genpin
Zuzendaria: Naomi Kawase.
Aktoreak: Yoshimura Tadashi, parte-hartzaileak.
Japonia.
92 minutu.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403