« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Zinemaldia erraustegiarekin bat

2010-09-23 17:03:06 | Gorka Bereziartua

Le Quattro Volte filmaren promozio orria zaborretan

Kazetari askoren aurrean egin dute, baina ematen du inor ez dela konturatu. Bilatu arren, ez duzu aferari buruzko albisterik aurkituko Interneten. Idatzita geratu behar da ordea. Norbaitek salatu behar du krimena.

Kursaalean dago zaborrontzia, prentsalarien gunerako sarreran. Hara hurbildu da eta zaku berera bota ditu filmen promoziorako orriak eta CDak. Atzetik beste bat, plastikozko poltsa bi eskuan. Hark ere dena leku berera. Eguerdia da: hor dator hirugarrena ere, prentsa oharren folioekin. CDak, promozio orriak, plastiko poltsak eta orain paperak, denak lagun  eginda doaz desastre ekologikoa eragitera. Arratsaldean lerrook idazten jarri aurretik, dagoeneko eraman dute sobera gizendua zegoen poltsa beltza. Jarri dute beste bat. Eta berriz beteko da lehertzeraino.

Kontua da, harat-honat dabiltzan kazetarien kontzientzia eskasaz gain, badagoela traba handi bat Zinemaldian birziklatzeko: inon ez dago hondakin bakoitza dagokion lekura botatzeko ontzirik, Kursaal barruan paperarentzat ipini duten kontainer bakartia salbu. Ondo egingo luke antolakuntzak hori konpontzen. Eta ez dauka zaila.

Beste aukera titularrean dago: euskal zinemarekin, zuzendari berriekin edo finantziazio bila dabiltzan proiektuekin bat egiten duen bezala, erraustegiaren alde egin dezake festibalak. Kausa noblea inondik ere.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403