« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Rebordinosen erronka: euskal zinemagintzaren Zinemaldia egitea

2010-09-22 18:57:26 | Mikel Garcia

José Luis Rebordinos.

Ezohikoa izan da Debekatuta dago oroitzea pelikulako zuzendari eta protagonistek eskainitako prentsaurrekoa: datorren urtetik aurrera Zinemaldiko zuzendari izango den José Luis Rebordinos egon da, eta bera ez da egoten prentsaurrekoetan. Zergatik? “Espreski erakutsi nahi diodalako nire babesa euskal zinemagintzari eta modu honetan iragarri nahi dudalako Zinemaldiak izan behar duela euskal zinemaren Zinemaldia”. Urtarrilean kargua hartu bezain pronto, euskal ekoizleekin bilduko omen da.

Zinemaldiaren orain arteko politikari begiratzen badiogu, aldaketa nabarmenenak azken urteetan eman dira: lehen anekdotikoa zen euskal ekoizpenen (zer esanik ez euskarazko ekoizpenen) presentzia jaialdian. Iaz, Zinemira saila jarri zuten martxan, etxeko lanak ezagutzera emateko helburuarekin, eta esan beharra dago aurten nahiko sorta majoa osatu dutela, Amerikanuak, Debekatuta dago oroitzea edota 80 egunean bezalako lanekin. Hala ere, Zinemirako pelikula bakarra programatu dute kazetari akreditatuentzako paseetan. Euskal zinema eskaintzeak bete beharreko tramitea dirudi oraindik.
 
Baten batek esango du nazioarteko jaialdi batean txikia dela euskal produkzioa eta ez lukeela faboritismorik izan behar, besteen mailan lehiatu beharko lukeela. Ados, baina orduan zergatik dario hainbesteko espainiar kutsua Zinemaldiari? Zergatik daude Sail Ofizialean, lehiatzea merezi ez duten pelikula espainiarrak? Zergatik, ekartzen diren izarretako asko kultura espainol-telebisibo-zinematografikoaren baitakoak dira? Zergatik Made in Spain izeneko saila?
 
Ea Rebordinosen asmoa benetakoa den eta Zinemaldiak euskal kutsua hartzen duen. Datorren urtean ikusiko dugu.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403