« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Prentsa aretoan, Lost in translation

2010-09-22 18:17:03 | Gorka Bereziartua

Naomi Kawasek haur eta guzti aurkeztu du Genpin dokumentala

Atzoko txineraren apologiaren ondoren, kasualitatea, ekialde urruneko beste hizkuntza bat tokatu behar gaur: japonieraz aritu da Naomi Kawase prentsaurrekoan, Genpin filmari buruz. Eta, traduttore tradittore, informazio asko galdu da haren hitzak espainolera itzultzean.

Aurrenekoz hartu ditut gaur itzulpen automatikoa entzuteko kaskoak. Alferrik: Kawase hizketan hasi eta aurikularretatik japoniera jatorra besterik ez. Arrazoia: zuzendariaren ondoan eserita zegoen itzultzailea. Oharrak hartu eta hartu aritu da, Kawasek hitz egin bitartean.

Imajina eszena: bost minutu luzeko hizketaldia, boligrafo bat sutan ondoan, estresaturik, guztia jaso nahian. Baina behin zuzendaria isildu denean, itzultzaileak oharrez beteriko kaierari begiratu, hitza hartu, eta minutu eskasean kitatu ditu esan beharrekoak.

Bi aukera daude beraz: edo japonieraz esaldi bakoitza askoz luzeagoa da, edo aretoan zeuden kazetari japoniarrentzat salbu, erdia baino gehiago alfer-alferrik bota du Kawasek. Pena, filmaren gaia (erditze naturalari buruzko dokumentala da Genpin) oso interesgarria baita.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403