« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Merezitako saria film polemikoetan iaioa denari

2010-09-19 18:33:24 | Mikel Garcia

Xabier Elorriaga.

Xabier Elorriagak “Zinemari eskainitako bizitza” saria jaso du gaur arratsaldean, Kutxak antolatuta. Gerra Zibilak exiliatuta, Venezuelan jaio zen aktore euskalduna, 1944an. Euskal Herriko zinemagintzan mugarri eta polemika iturri izan diren hiru lanetan hartu du parte: Segoviako Ihesa, Mikelen heriotza eta Ke arteko egunak.

Hirurek ere gai politikoak jorratzen dituzte, euskal gatazka dute testuinguru, eta hortaz, ez da zaila pentsatzea zeresana eman dutela. Imanol Uriberen Segoviako Ihesak ETAko kideek kartzelatik egindako ihesaldi famatua du ardatz. Horietako preso baten papera antzeztu zuen Elorriagak, eta hain juxtu pelikulako bere esaldi bat izan zen eztabaidarako hizpide: garai berriak zetozela-eta, independentziaren alde borrokatzeko era aldatzeko unea zela dio Elorriagak une batean, eta sektore batek ez zituen hitzok ondo ikusi.
 
Imanol Uriberena da baita ere Mikelen heriotza. Oraingoan, Imanol Ariasek antzezturiko protagonista politikan dabil, ezker abertzalean, baina bere homosexualitatea azaleratzen duenean, arazoak izango ditu herrian, laguntzat zituenen eta familiaren artean. Elorriaga protagonistaren anaia da filman.
 
Azkenik, Euskal Herriak bizi duen opresioa agerikoa da Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak lanean. Hainbat sektoreri ez zitzaion pelikularen ikuspegia gustatu.
 
Xabier Elorriagak, finean, gure historiaren zati garrantzitsu diren hiru lanetan hartu zuen parte. Garai zailak ziren eta testuinguru politikoa islatzeak hautsak harrotu zituen, gatazka ukitzen duen edozein filmekin gertatu ohi den legez. Kontuak kontu, ibilbide oparoa du Elorriagak, aktore ona dela erakutsi du beti, eta horregatik, zoriontzekoa da saria jaso izana. Bejondeiola.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403