« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Juliaren zirkua

2010-09-20 16:51:55 | Gorka Bereziartua

Julia Roberts Eat, pray, love filmean

Elefante bat balakatzen du Julia Robertsek Eat, pray, love filmean. Baina animaliak, gaur, beste nonbait zeuden. Pelikula aurkezteko (esateko modu bat da) antolatu duten prentsaurrekoan argazkilariak lehoi gosetu bihurtu dira, harrapakina objektiboarekin nork ehizatuko; kazetari batzuk berriz hienen moduan, barre aspertuan aritu dira. Zirkua Kursaalean. Juliaren zirkua.

Bai, aurreikustekoa zen gaur jendetza. Baina horrelako ekitaldietan esperientzia handirik ez duen honek pentsatzen zuen izar ezagunenei ere zinemari buruzko galderak egingo zizkietela kazetariek. Keba. Robertsek aurreneko hitza esan aurretik abisua pasa dute, ez egiteko galdera pertsonalik. Aurreneko galdera izan da: “Roberts anderea, zer sentitzen duzu 'Amerikaren nobia' zarela esaten dutenean?”. Erantzunik ez. Horrela hasi da zazpigarren artearekin ikustekorik ez duen espektakulua: komuneko zereginetan plazerik sentitzen duenentz galdetzeraino iritsi da kazetari bat.   

Ez da halakorik gertatzen den aurreneko aldia. Iaz ere, Quentin Tarantinoren eta Inglorious basterds filmeko taldearen prentsaurrekoan gehiago izan ziren kazetari grazioso listopasatuen interferentziak, filmaren edukiari buruzko galderak baino. Ohitura bihurtu da, baina fabore eskasa egiten dio bestela ere edukiz nahiko hustuta dagoen zine jaialdi honi. Ausartu dadila norbait piztiak bezatzen, otoi!

PS: Beheko bideoan, Roberts prentsaurrekoaren aretora sartu denean. Ikusten duzuenez, piztia arriskutsuenen artean sartzera ausartu gara ARGIAko kazetari bipilok.

 

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • User Gravatar Ekain - 2010-09-21 11:20:28: Ai ama... ze emozionatuta dagoen jendea Julia Robersekin...
ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403