« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Gaizo Maragall, maite zaituzte gehiegi

2010-09-19 15:34:53 | Gorka Bereziartua

Pasqual Maragall

Txalo zaparrada sartzean, txalo zaparrada irtetean. Sail Ofizialean orain arte harrera beroena izan duen pertsonak ez dauka zerikusirik zinema munduarekin. Politikari izandakoa da, figura publikoa, Pasqual Maragall, Kataluniako Generalitateko presidente ohia. Alzheimerra dauka, eta gaitzak nola eragin dion azaltzen du Bicicleta, cullera, poma dokumentalak.
 

Filma gutxienekoa zen gaur, ordea. Inportanteena presentzia zen. Kursaaleko aretoan izan da Maragall, eta ehunka begik harrapatu nahi zuten, dastatu, jan, ondoren, irudiaren digestio azkar batekin, santuen moduko estanparen bat egiteko-edo.

Pertsonaia publikoek horrelako debozioa sortzea bitxia da, eta ez litzateke bereziki gogaikarria izango, ateo direnei gauzak normal egiten utziz gero. Ez da gaurko kasua izan: pelikula amaitu eta Kursaaletik atera nahian denbora dezente galdu dugu. Ohiko bidetik ezin, President ohia handik pasatzekoa baitzen, eta nahiko lan miresle hunkituen saldoa gobernatzen.

Egia esan, zaila da esaten zergatik ematen duen Maragallek pena handiagoa: gaitz anker horrengatik, ala santu baten pazientziaz eraman behar duelako besarkadaz ito nahi duen jendeketa pasibo-agresibo hori.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403