« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Aktoreen eta kazetarien arteko kimikaz

2010-09-24 18:22:58 | Mikel Garcia

Filmeko protagonistak: Pike eta Giamatti.

Barney’s Version filmaren prentsaurrekoan izan naiz. Pelikularen bi ekoizleez gain, aktore protagonistak (argazkian) izan dira: Paul Giamatti eta Rosamund Pike. Galdera luzatu die kazetarietako batek bi aktoreei: “Nola lortu duzue zineman hain zaila den gauza hori, protagonisten arteko kimika?”. Finean, historiara pasa diren film asko eta asko horrek sustengatu ditu funtsean: protagonisten arteko kimikak, zera magiko hori, sinesgarri bihurtzen duena Giamattik antzezturiko pertsonaia zabarrak eta Pikek interpretaturiko neska finak elkar maite dutela.

Rosamund Pikek erantzun du gauza kuriosoa dela kimikarena, bizitzan bezalatsu: “Zerk egiten du bi pertsonek elkar konektatzea?... Dustin Hoffman intimitateaz mintzo da beti. Esaten zigunez, begietara begiratu behar zaio besteari, jakinez begietara begiratzen diozula benetan, eta besteak ere begietara begiratu behar dizu, eta besarkatzen duzunean benetan besarkatu, ez antzezten ari zarelako… Aktore batzuek ez dute begietara begiratzen, eta sumatzen da”.
 
Kazetariak ere saiatzen dira prentsaurrekoetan aktoreekin edo zuzendariekin kimika bilatzen. Galdera egiteko baino, euren speecha botatzeko aprobetxatzen dute, eta mikrofonoa hartu bezain pronto hasten dira kontatzen zer iruditu zaien pelikula, zein eszena izan dituzten gustukoen, zein interpretazio egin duten eurak, nola gustatu zaien aktoreen antzezpena, atzeman dituzten detaileak… Beste hainbat prentsaurrekotan bezala, Barney’s Version filmaren aurkezpenean ere gertatu da halakorik, eta azkenean bai itzultzaileak eta bai prentsaurrekoko aurkezleak (Edurne Ormazabalek) atentzioa deitu behar izan diote. Nekagarria da zenbatetan bihurtzen diren (edo bihurtu nahi duten) protagonista kazetariak.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403