Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 57. edizioa abiatzear da eta jarraipen berezia emango diogu gune honetan. Irailaren 18tik 26ra, egunero zine kritikak irakurtzeko aukera izango dituzu; Sail Ofizialari dagozkionak Gorka Bereziartua kazetariaren eskutik, Zabaltegi Sailekoak berriz, Mikel Garciak idatziak. Horrez gain, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak eta Zinemira Euskal Zinemari eskainitako atala ikusgai dituzu dagoeneko. Zinemaldiaren aurretik eta ondoren, diaporama bana ere eskainiko dizuegu: hasieran, Zinemaldiko eskaintzari buruzkoa eta amaieran, aurtengo edizioaren balorazio pertsonala eginez.
© 2009 ARGIA.eus