Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Donostiako Zinemaldia 2009

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Kritikak

HUIT FOIS DEBOUT. Zabaltegi

Miserian duin

Mikel Garcia

Fipresci saria irabazi duela jakinda, igandeko nire kritika Michael Haneke zuzendari austriarraren Das Weisse Band filmarena izango zelakoan nengoen. Baina eguneko emanaldien artean beste lan batek hunkitu nau, ezkutuagoan pasako dena, eta zalantzarik gabe gomendagarria: Huit fois debout. Drama bat kontatzen digu, baina dramak kontatu behar diren gisan: artifiziorik gabe, errazkeriatik eta tragediatik urrun, baina komedian erori barik.

Egia esan, film interesgarri asko egiten da Frantzian, batzuetan merezi duten arreta jartzen ez badiegu ere. Gizarteko arazo sakonei heltzea gustuko dute zuzendari frantziar ugarik eta Xabi Moliak ederki egin du bere opera priman. Istorioa ezaguna zaigu egun: langabezian dagoen emakumea, diru gabe, alokairua ez ordaintzeagatik etxe gabe eta bere buruan segurtasunik gabe. Baina itxurak mantenduz, bizirauteko ahaleginak egingo ditu Elsak, senar ohiarekin eta haren bikote berriarekin bizi den semearengatik, besterik ez bada ere. Batzuetan aurrera egingo du Elsak, atzera besteetan, baina beti duintasuna mantenduz, diru barik duina izan daiteke-eta. Krisi garaiotan, ez dator gaizki gogoratzea.

Protagonistaren pertsonalitatea harribitxia da pantaila handian, eta lan elkarrizketa bakoitza, fusilamendu bat, gaur egungo gizartearen baloreen isla. Istorioa, bere gordinean, sinesgarria da eta melodraman erori gabe (ezta beharrik ere) ni behintzat hunkitu nau. Kontuan hartzeko pelikula eta zuzendaria.

Huit fois debout

Zuzendaria eta gidoilaria: Xabi Molia.

Aktoreak: Julie Gayet, Denis Podalydès, Mathieu Busson, Kevyn Frachon.

102 min.

Frantzia



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan