Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Donostiako Zinemaldia 2009

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Kritikak

INGLORIOUS BASTERDS. Zabaltegi

Errepaso tarantinotarra historiari

Mikel Garcia

60 milioi pertsona akabatu zituzten Bigarren Mundu Gerran. Ez dira askoz gutxiago pelikulan hiltzen ikusi ditugunak; kasik ez da inor onik irten Quentin Tarantinoren azkeneko lanean. Oraingoan ere bere estiloa eta marka mantendu duela, alegia. Eta horregatik, Kill Bill epopeiaren bi zatien miresle garenok gustura ikusi dugu harrikada odoltsu bezain dibertigarri hau.

Filma ez da berritzailea, dagoeneko ezagunak baitzaizkigu zuzendariaren lengoaia filmiko berezia edota biolentziari, umoreari, elkarrizketei ematen dien ukitua. Baina gustuko dugu Tarantino labela eta istorioa ondo kontatua dago: Bigarren Mundu Gerran, naziak garbitzea helburu duen eskuadroiak (Sasikume Madarikatuak izenarekin ezagunak) Hans Landa koronel “judutar-ehiztaria” izango du etsai nagusi. Hain zuzen, bikaina da, Landaren paperean, Christoph Waltz aktorearen lana, pelikula honetako jaun eta jabea (Zinemaldiko jaun eta jabe Brad Pitt izango dela dakigun arren). Normalean, mesfidatia naiz bi ordu baino gehiago irauten duten pelikulekin, beti kontatu daitekeelako istorio bera hitz (edo fotograma) gutxiagorekin, baina onartu beharra daukat ez zaidala batere luzea egin, erritmoa eta interesa mantentzen baitu hasierako eszena indartsutik bukaerako eztanda ikusgarrira arte.

Zehaztasun historiko guztiak pikutara bidali ditu autoreak. Bejondeiola. Nik behintzat gozatu egin dut Hitlerrek izan duen amaierarekin, Goebbelsen patuarekin eta Sasikume Madarikatuek Alemaniari eman dioten astinduarekin. Azken finean, irabazleek historiarekin zer egiten duten ikusita,gehiago fidatu behar al naiz testu-liburuez?

 

Inglorious basterds

Zuzendaria eta gidoilaria: Quentin Tarantino.

Aktoreak: Brad Pitt, Mélanie Laurent, Christoph Waltz, Eli Roth, Michael Fassbender, Diane Kruger, Daniel Brühl.

153 min. AEB-Alemania



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan