Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

"Zelal dut izena"

Zelal

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

"Bi emakume mota daude Dahuken beloa janzten ez dutenak: kristauak eta PKKko kide ohiak. Ni bigarren taldean sartzen naiz. Zelal dut izena eta Hakkarin jaio nintzen, Turkiaren kontrolpeko Kurdistanen. Aurten 28 urte bete ditut. Horietatik bederatzi PKKn pasa ditut".

“Bi emakume mota daude Dahuken beloa janzten ez dutenak: kristauak eta PKKko kide ohiak. Ni bigarren taldean sartzen naiz.

 

Zelal dut izena eta Hakkarin jaio nintzen, Turkiaren kontrolpeko Kurdistanen. Aurten 28 urte bete ditut. Horietatik bederatzi PKKn pasa ditut.

 

Emakume kurduok bizitza erdia gizonezkoei zerbitzatzen ematen dugu, eta beste erdia, ezkutuan. Aldi berean, hamar bat seme-alaba ernatu eta hazi behar ditugu. Gauzak honela, mendira jo eta PKKn sartzea erabaki nuen. Hamazazpi urte nituen orduan. PKKn ez omen zegoen emakume eta gizonen arteko bereizketarik; askatasuna eta berdintasuna omen ziren mugimenduaren zutabeak. Egia esan, ni bezalako neska gazte asko zegoen mendian gerlari, turkiar soldaduen kontra gizonekin batera borrokatzen.

 

Baina kanpamentura iritsi nintzen egun berean, gauzak oso bestelakoak zirela konturatu nintzen; segituan damutu nintzen nire erabakiaz. Tamalez, urteak joan ahala, gero eta zailago zen atzeraka egitea. Batetik, atxilotua izateko beldurra, eta familia nahiz inguruaren presioa. Bestetik, ezinezkoa zen bizitza berri bati ekitea.

 

Eta hala joan ziren 9 urte, taldea uzten ausartu nintzen arte. Erabaki bera hartutako gehienek ihes egiten dute, baina nik ez nuen ihes egin nahi, eta errefusatze idatzia bidali nion mugimenduaren zuzendaritzari. Sei hilabete pasa eta gero, ezezko erantzuna jaso nuen. Beste gutun bat idatzi, eta beste sei hilabetez itxaron behar izan nuen. Azkenean, baiezkoa iritsi zen.

 

Duela urtebete Dahukera etorri nintzen, ezingo baitut Turkiara inoiz bueltatu. Iritsi eta berehala lanean hasi nintzen. Gero, emakumeen aldeko Europar GKE batek taberna bat irekitzen lagundu zidan. Orain, negozio baten jabe den emakume bakarra naiz Dahuken. Eta plan asko dauzkat etorkizunerako, nire hasierako ilusio eta ideal berberei eusten baitiet orain ere. Taberna atzean etxe huts bat dago, eta udaletxeari baimena eskatu diot berritzeko. Emakumeak bildu eta hitz egiteko gune bat egokitu nahi dut. Horretaz gain, eskulan edo argazki tailerrak egin daitezke bertan; umeentzako jokoak, bai eta haurtzaindegi antzeko zerbait, hemengo emakumeek aisialdia zer den jakin dezaten. Nolanahi, nire ilusiorik handiena emakumeen dantza talde bat osatzea da. Izugarri gustatu izan zait beti dantza egitea. Aske sentiarazten nau”.


Erantzunak

Benetan interesgarria PKKko gerlari-ohien ikuspegi hau. Zorionak, eta eskerrik asko!

Julen 2007-10-28 10:43:06

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan