Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

multimedia

Atal honetan, Irakeko Kurdistanen bildutako argazki, soinu eta ahotsez osatutako ikus-entzunezkoak izango dituzue ikusgai. Soundslide izeneko sistemaz baliaturik, Irakeko Kurdistango bazter ezezagunetan gertatzen diren hiru istorioen berri emango dizuegu. Behe-behetik hasiko gara; lur azpitik, hain justu, bertan ezkutatzen baitira kurduentzat mehatsu larria diren milaka lehergai. Mina-desaktibatzaileekin egun bat eman eta gero, mendirantz joko dugu, Irango mugarantz, kontrabandista nahiz gerlarien aterpe diren bailaretaraino. Kurdistango kale zaratatsu eta alaietan bukatuko dugu bidaldia, lasai ederrean oraingoan.

Bidaia on!

Baskale

Karlos Zurutuza

Lokatzezko matxinoak

Joan zen martxoan hauteskundeak izan ziren Turkian. Elur eta lokatza artean, Baskale herrixkako alkate kurduak herritarren harrera beroa jaso zuen.

galeriara sartu
Newroz da gaur

Karlos Zurutuza

Newroz da gaur

Martxoaren 21an kurduek Newroz ospatzen dute. Urte berria ez ezik, estaturik gabeko handienaren aldarrikapen hutsa da egun.

galeriara sartu
Arrisku kazetaritza

Karlos Zurutuza

Arrisku kazetaritza

Kurduerazko egunkari bakarra dago Turkiako kioskoetan. Bertako kazetariek atxiloketa, tortura eta heriotzarekin ordaintzen dute euren ausardia.

galeriara sartu
Van

Karlos Zurutuza

Kurdistango itsasoaren printzesa

Itsasoa urruti egon arren, Kurdistango harribitxietako bat urez inguraturik dago. Mila urte dituen eliza ttipi bat da, armeniarrek Van lakuaren irlatxo batean eraikita.

galeriara sartu
Siriako kurduak

Karlos Zurutuza

Siriako kurduak: Herri ikusezina

Ez da zaila Irak nahiz Turkiako kurduen berririk jasotzea; bai, ordea, Iran edo Siriakoena. Damaskoren menpeko kurduak berebiziko zapalkuntza jasaten ari dira. Tamalez, nekez entzuten dira drama honen hotsak gurean.

galeriara sartu
Kandil

Karlos Zurutuza

Kandil mendiak sutan

PKKko gerlariak ez ezik, Kandil mendietako herritar xumeak turkiar ejerzioaren xede bilakatu dira. Horiexek dira Ankarak deituriko "mugaz gaindiko operazioak": sekretuak bezain bortitzak.

galeriara sartu
Yezidi kurduak

Karlos Zurutuza

Yezidi kurduen tenplu nagusian

Yezidiek kurduen jatorriko erlijioa egundaino mantendu dute. Mendeetan zehar makina bat sarraski pairatu arren, Lalish euren tenplu sakratuak zutik dirau oraindik. Honakoa duzue bertarainoko bisita.

galeriara sartu
Biziarteko katea

Karlos Zurutuza

Biziarteko katea

Saddam Husseinen gartzela izandakoa 300 famili kurduen etxe bilakatu da. Barroteak desagertu diren arren, zigorra biziartekoa da oraindik.

galeriara sartu
Roj TV

Karlos Zurutuza

Kurduen ahotsa Europa bihotzetik

Roj TV kurduen telebistarik handiena eta zabalduena da. Bruselan ekoizten dituzte euren programak, eta emisioa Danimarka eta Alemaniatik bideratu izan dute satelite bidezko emisioa. Hala, joan den ekainean Alemaniako gobernuak Roj TV-ren jarduera oro debekatu zuen “terrorismo kurduaren ahotsa” direla adierazita. Horri erantzuna emanez, PKKk hiru turista alemaniar bahitu ditu berriki Ipar Kurdistanen. Une berezi hauetan, Roj TVn izan gara.

galeriara sartu
Newroz da bihar

Karlos Zurutuza

Newroz da bihar

Martxoaren 21ean Newroz ospatu zuten kurduek, euren urte berria. Kandil mendietako herri ttipienetatik Mesopotamiako hirietarainoko ospakizun erraldoia. Irakeko Kurdistanen, familia batek dantza talde bat jarri du martxan. Errefuxiatu eremu batean bizi arren, bikain ospatu zuten euren egun handia.

galeriara sartu
Zatitutako etxea

Karlos Zurutuza

Zatitutako etxea

Iranek, Irakek, Siriak, Turkiak… kurduek izan ezik, denek daukate Kurdistango zati bat. Baina baliteke milioika pertsonaren ordua iritsi izana; bere estatua inoiz izan ez duen herri zanpatuarena.

galeriara sartu
Bizitza darion herria

Karlos Zurutuza

Bizitza darion herria

Gerra egoeran bizi dira Irakeko Kurdistanen, baina ez da hori bertako kaleek islatzen dutena. Azokan, unibertsitatean, etxean... borroka bai, baina egunerokoaren ohiko borroka da nagusi kale gorrian. 1991z geroztik ia independenteak dira. Etorkizuna eta esperantza bat dira herritarrentzat.

galeriara sartu
Gasolinaren erreka

Karlos Zurutuza

Gasolinaren erreka

Erreka hau Kandil mendietan sortzen da; turkiarrek orain inbaditu nahi duten lurraldean, hain justu. Kontrabandistek garraiatzen dute bere jarioa euren mandoen bizkarretan, PKK taldeak zaindutako bide bat jarraituz. Kandil mendiak irandar eta turkiar kohetepean daude jada. Baina gasolinaren erreka da hau, eta aurrera doa; eta honekin batera, bizitza.

galeriara sartu
Minak

Karlos Zurutuza

Eman nahi ez duzun pausoa

Asko dira eta urteak eman dituzte lur azpian gordeta, kakati, eta norbaiten, edonoren zapalduraren zain; ez dio axola. Bilatzaileak urdinez, oinez, eta soseguz doaz, bat-batean eztanda egin dezakeen lurraren gainetik, ausart.

galeriara sartu

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan