Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Bide onak eta txarrak

Bi bide on, eta txar bat

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Ez dago garraio publikorik Irakeko Kurdistanen, beraz, taxi bat konpartitzea da hiriz hiri mugitzeko modu bakarra. Baina bi ibilbideren artean aukera dezake gidariak: ona ala txarra. Paradoxa bada ere, bide ona izaten da hemen luzeena, karretera hura ez baita inoiz ateratzen kurduen esku dagoen lurraldetik. Txarra, aldiz, azkarrena da, gerraren aurretik erabilitako errepide-mapari oraindik eusten diolako. Beste era batera esanda, Mosuldik igarotzen da Dahuketik Arbilera doan bide zuzenena.

Aurreko eserlekuan nindoan gaur, gidariaren alboan. Bayad izena zuen. Halako batean Mosul eta Bagdad markatzen zituen errepide seinale hau ikusi dut urrutitik. Kamara atera eta argazkia bota dut, lasai; ezker, edo erdiko norabidea hartuko genuelakoan segidan. Baina Bayadek eskubikoa hartu du. Berari begiratu diot aurrena, panikoak jota, eta atzean zihoazen beste hiru bidaiakideei jarraian. Inor ez da larritu; bost axola denei munduko hiri arriskutsuenetakorantz bagoaz ere…

-Mosul no problem!- esan du Bayadek

-Mosul na, Arbil!- erantzun diot nik, nire kurduera mailaren erakustaldi bikainean.

Atzera begiratu dut berriz. Larridurak ez, loak hartuta zeuden nire hiru bidaiakideak.

Zorionez, erdikoak begi bat ireki du, eta berehala argitu dit "misterioa", ingeleraz. Antza, ez genuen Mosul erditik zeharkatu

behar, kanpoaldetik baizik. Azalpenak baino, bera eta gainontzekoen jarrerak lasaitu nau gehien. Mosul kanpoaldeko checkpointera iristean, soldaduen irakiar banderari erreparatu diot, euren sorbaldetan josita. Bidaiakideek begiak ireki dituzte orduan, euren aurpegiak eta pasaportearen argazkiak bat zetozela garbi erakusteko. Kilometro gutxi batzuk baino ez dira izan Kurdistandik kanpo. Bidaldi txiki honek Bagdaden kontrolpeko Iraken iraun duen bitartean, eskuinera begira egon naiz, Mosulgo porlanezko etxeei begia kendu ezinik. Eta, noski, atzo ezagutu nituen Mohamed, Jaris eta Nurren bizipen gogorrak etorri zaizkit burura. Nik, ordea, taxi batetik baino ez dut Mosul ikusi, urrutitik eta iraizean. Zorionekoa ni!

Erantzunak

Eta zein bide hartu zenuen zuk, motza ala luzea?

Lander 2007-10-19 13:37:00

Nik ez, gidariak erabaki zuen. Mosul aurretik pasa ginen; motza, beraz

Zuru 2007-10-19 14:16:53

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan