Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Isilgune gozoak

Tea hartzen, Dahukeko kale nagusian

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Etorri naizenetik etengabe ari naiz jendea ezagutzen. Toki bikaina da Kurdistan horretarako, hain dira abegitsuak bertakoak. Nahikoa da bi hitz trukatzea, hirugarrena "txai" (tea) izateko.

Etorri naizenetik etengabe ari naiz jendea ezagutzen. Toki bikaina da Kurdistan horretarako, hain dira abegitsuak bertakoak. Nahikoa da bi hitz trukatzea, hirugarrena "txai" (tea) izateko. Tamalez, elkarrizketa nahiko motzak izaten dira halakoetan, nire kurduerazko errepertorioa berehala bukatzen da eta. Gero isilgunea dator. Baina inork ez du gehiagorik espero. Pozik daude denak beti, euren te gozoa kanpotarrarekin konpartitzeagatik. Elkarren ondoan esertzeko gonbita jasotzen dut gehienetan, kaleko akzioari begira gaudela denok. Zapata garbitzaileak; euren destinoak oihukatzen dituzten taxi-gidariak, turbanteak lotzeko mota desberdinak, edo gutxitan ikusi dituzun galtza bonbatxo marradun horiek… Eta gu eserita, bizitzaren ikuskizunari begira, eta gozo-gozoa (askotan gozoegia) den teari zurrutaka.


Erantzunak

Zorionekoa hi, Karlos, hain bidai ederrak egin ahal izateagatik... eta horiek egiteko ausardia edukitzeagatik. Hire kontakizunen gainean eserita gu ere iristen gaituk haruntza nolabait. Minen \"ehiztariaz\" egindako \'soundslide\'a, zirraragarria. Pello.

Pello Zubiria 2007-10-17 17:12:24

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan