Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa
  • Hasiera >
  • elkarrizketa eta erreportaje idatziak

elkarrizketa eta erreportaje idatziak

Atal honetan ARGIA astekarian idatzi ditudan erreportaje eta elkarrizketak bilduko ditugu. Nagorno Karabakh eta Abkhaziari buruzko artikuluak iaz argitaratu nituen eta Hego Osetia eta Transnistria hizpide dituztenak azken bi zenbakietan.

  • Nagorno Karabakh: Europako gerraosterik gorriena ARGIAren 2.097. zenbakian argitaratua (2007-07-15).
  • " Konflikto batzuek berehalako arreta jasotzen dute. Beste batzuk, ordea, itzalpean gelditzen dira, itxurazko bakearen aitzakian. Azken hauei biolentzia berpiztean baino ez zaie erreparatzen, jada beranduegi denean. Zipre baino ezegonkorragoa eta Palestina baino askoz ere ezezagunagoa, Nagorno Karabakheko konfliktoak bizirik dirau Kaukasoko mendietan, Armenia eta Azerbaijan artean, Asia eta Europako mugek talka egiten duten lur zatian."
  • Hego Osetia: Kosovoren zain ARGIAren 2.119. zenbakian argitaratua (2008-01-13)
  • " Ofizialki Georgiako lurraldea da baina osetiarrek Errusiako zati izan nahi dute. Moskuk errusiar pasaporteak luzatu dizkie jada, eta horrekin bozkatu zuten errusiar parlamentu hauteskundeetan joan zen hilean. Horixe da Putinek Kosovoren independentziari emandako erantzunetako bat."
  • Abkhazia: Paradisu suntsitua ARGIAren 2.070. zenbakian argitaratua (2007-01-07)
  • " Errusiar panpinak aski ezagunak dira mundu zabalean. Handienak gainontzeko guztiak ezkutatzen ditu bere barne hutsean: bat altxa, eta gero beste bat, txikiena -hutsik ez dagoen bakarra- azaldu arte. 1991n, sobietar inperioaren porrotarekin batera, hamaika herrialde berri sortu ziren Eurasiako mapan, Asia erdialdeko Tadjikistanetik hiru baltiar errepubliketaraino. Era berean, Georgiak Kaukasoko mapan agertzeko eskubidea bereganatu zuen."
  • Maxim Gunjia, Abkhaziako Atzerri ministro ordea: "Europar Batasunean sartzea dugu helburu" ARGIAren 2.070. zenbakian argitaratua (2007-01-07)
  • " Abkhaziako Gobernuak erabateko independentzia nahi duela adierazi du behin eta berriz. Gerra nahiz gerraostean asko lagundu digu Moskuk baina horrek ez du esan nahi errusiar izan nahi dugunik."
  • Transnistria: Oztopo guztien gainetik ARGIAren 2.120. zenbakian argitaratua (2008-01-13).
  • " Nafarroa baino txikiagoa den arren, bertakoek munduko herrialderik handienean jaio zirela diote. Transnistriarrek euren bandera, moneta eta pasaportea dute, baita inoiz entzuten ez den ahotsa ere."
  • Viatxeslav Chirikba: "Euskara abkhaziera eta txetxenieraren ahaide izan daiteke" ARGIAren 2.148. zenbakian argitaratua (2008-08-03)
  • Garrasia Hego Osetiatik (2008-08-18)
  • " ARGIAko kazetari Karlos Zurutuzak Hego Osetiako lagun batekin komunikatzea lortu du eta hark jasandako sarraskiaren argazkiak bidali dizkio, eskaera batekin: "Mesedez, erakutsi argazki hauek; ikus dezatela denek zer egin duten gurekin"."
  • Kosovotik Hego Osetiara: independentziarako bidezidorrak (2008-08-27)
  • " Zaila zen azaltzea hego osetiar bati “zergatik bai Kosovori, eta ez Hego Osetiari”. Eta are zailagoa Georgiaren beste eraso bortitz honen ondoren."

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan