Euskal Herrian ihes!

Zalla

Bizkaian, Enkarterriko eskualdean, Salcedo haranean dago kokatuta udalerri hau. Udalerriaren inguruan daude Artegi, La Cabaña, Basoaga, Espaldaseca, Riyosa eta Ilso mendiak, ingurune menditsua Kadagua ibaiak banatzen du.

Burgos probintziarekin egiten du muga hegoaldean. Erromatarren garaiko aztarnak aurkitu dira bertan, eta besteak beste Gaztelatik Bizkairako galtzada bat bertatik pasatzren zela uste da.

Ondare eta monumentuen artean  Terreros Dorrea, Casa Pinta, San Pataleon Baseliza eta San Pedro Zarikete daude.

La Mellako San Antonio ermita XVII. Mendean sortu zen. San Miguel eliza aldiz barrokoa da eta Erdo Aroko dorretxeak aurki daitezke arkitektura zibilean.

Ikusi beharrekoa

Terreros dorrea

Terreros dorrea

Zallako La Herrera auzoan kokatzen dan dorrea dogu. Terreros dorrea Enkarterrietan aurkitzen diren defentsa dorreetariko hobeen kontsebatzen danatariko bat dogu. Terreros Dorreak, La Herrera-ko monumentu multzoa osatzen du, Urrutia Jauregiarekin bat.

1

Bolunburuko gunea

Bolunburuko gunea

Zallatik hasi eta Balmasedarako bidean kokatzen dan inguru natural eta historikoa dogu. Ibarra auzoa pasa, eta Balmasedarako bidean trenbidea pasa eta gero aurkitzen den eremu historiko eta naturala. Aisi gunea dogu bertan, kastro historikoa aurrean duela

0

Tabernak

Oreka taberna

Oreka taberna

Egunean zehar, pintxoak hartzeko erreferentzia puntua Zallan, eta gabetan.kopak hartzeko gune aproposena. Langileri oso jatorra, euskalduna eta adia. Gomendagarria 100%ean!

0

Inguruko zenbait herri

Zalla

Informazioa

Sorrera urtea: XII. mendean
Biztanleria kopurua: 8.258
GPS koordenadak: 43°12′56″N 3°7′54″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Irailaren 29an Mikel Deuna ospatzen da, eta asteburuz tokatzen bada, festa polita izan ohi da. Urriaren lehen igandean El Rosario ospatzen da, eta hurrengo astelehenean, Gangas egunean, merkatu ederra izaten da goizean.
Publizitatea Zure publia