Erdi Aroko herrigunea (Webgunea) iraitzlazkano erabiltzaileak
Populazioaren garapena dela eta Leintz-Gatzagak ez du bere harresia gainditu beharrik izan eta Erdi Aroko egitura mantentzen du; San Millan Eliza, harresi zaharra, herrirako sarrera ateak eta jauregiak ikus daitezke, 12 hodiko iturri bitxiarekin batera.
Dorletako Amaren Santutegia iraitzlazkano erabiltzaileak
Erromatarrek iturburu gazia defendatzeko egindako gazteluaren hondarren gainean eraiki zen Dorletako Amaren Santutegia. Frantziatik Gipuzkoara iristen ziren Done Jakue bideko erromesen ostatu izan zen. Dorletako Ama, txirrindularien zaindaria da.
Gatz Museoa (Webgunea) iraitzlazkano erabiltzaileak
Gatz museoan gure arbasoek gatza ekoizteko zuten modu berezia ezagutu daiteke, baita gatzaren ekoizpen prozesuan parte hartu ere. Bisita gidatuak larunbat eta igandetan 12:00etan (euskaraz) eta 13:00ean (gazteleraz)
2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |