Euskal Herrian ihes!

Leintz-Gatzaga

Leintz Gatzaga Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerri txikia da, Arabako mugan, Debagoiena eskualdean biztanle gutxien daukan udalerria dena.

14.7 km²-ko azalera du lur hauen %80 baino gehiago publikoa delarik. 2008an 263 biztanle zituen. Bi auzune nagusi ditu Goiherri eta Olaun izenekoak.

Leintz Gatzaga izenak herriaren inguruan dauden gatzaga garrantzitsu batzuetan du jatorria. Gatzaga horiek izan ziren herriaren sorreraren arrazoi. Gaur egun ez dira komertzialki esplotatzen eta museo baten egoitza osatzen dute.

Izenaren beste zatiak, Leintz, herria kokatuta dagoen haranean du jatorria. Haranaren izenaren jatorria ez dago argi, ordea. Filologo batzuek diotenez latinetiko jatorria izan lezake.

Ikusi beharrekoa

Erdi Aroko herrigunea

Erdi Aroko herrigunea

Populazioaren garapena dela eta Leintz-Gatzagak ez du bere harresia gainditu beharrik izan eta Erdi Aroko egitura mantentzen du; San Millan Eliza, harresi zaharra, herrirako sarrera ateak eta jauregiak ikus daitezke, 12 hodiko iturri bitxiarekin batera.

1

Dorletako Amaren Santutegia

Dorletako Amaren Santutegia

Erromatarrek iturburu gazia defendatzeko egindako gazteluaren hondarren gainean eraiki zen Dorletako Amaren Santutegia. Frantziatik Gipuzkoara iristen ziren Done Jakue bideko erromesen ostatu izan zen. Dorletako Ama, txirrindularien zaindaria da.

1

Gatz Museoa

Gatz Museoa

Gatz museoan gure arbasoek gatza ekoizteko zuten modu berezia ezagutu daiteke, baita gatzaren ekoizpen prozesuan parte hartu ere. Bisita gidatuak larunbat eta igandetan 12:00etan (euskaraz) eta 13:00ean (gazteleraz)

1

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1331
Biztanleria kopurua: 263
GPS koordenadak: 42°59′13″N 2°34′7″W
Webgune ofiziala: ikusi
Publizitatea Zure publia