Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Telebista-IrratiaSailak


Ez da giro

Euskalerria Irratiaren lizentziaren aferan Nafarroako Gobernuak  agertzen duen burugogorkeriaren urteroko pasarteaz landa, aurten ETBk bereganatu du protagonismo guztia telebistaren eta irratiaren alorrean. Baionako egoitzarekiko sortu zitzaion lehen krisia, baina hura onik-edo bideratu zuen. Ez, ordea, urte amaieran kazetari biri irekitako espedientearekin hasi zena; zauri hori itxi gabe sartu da 2011n Alberto Surioren zuzendaritza. Bien bitartean, audientzia murrizketaren odolustea ere ez du geldiarazten jakin EiTBk, bere lehen telebista katea urbanitentzat egokitzeko ahaleginak gorabehera. Kazkabarra ari du txoritxoaren etxean, eta kontestu horretan ia umorez hartzekoa dirudi PPk Eusko Legebiltzarrean eskatu zuenak: ETB1-en ere gaztelania sartzea. Hamaika ikusteko jaio ginen, ezen ez ETB, agidanez.

Urtarrila

1

2002an emisioak eten eta gero, berriz itzuli zen Irati Irratia


10

30.000 euroko isuna jaso zuen Euskalerria Irratiak


10

Digibatek eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordioa itxi zuten


11

EITBko Baionako delegazioko kazetariak kaleratze bidean egon zitezkeela zabaldu zen


12

Nafarroa Baik mozioa aurkeztu zuen Euskalerria irratiari behin-behineko lizentzia ematea eskatzeko


12

Mugarik Gabeko Telebistaren aldeko kanpaina aurkeztu zuten


20

Idiazabalgo Zirika irratiak jakinarazi zuen emisioei ekingo ziela berriz


21

Espainiako Industria Ministerioak Nafarroarako bigarren multiplexa baimendu zuen


25

Maddalen Iriartek aurkeztutako 'Azpimarra' saioa hasi zen


26

Gidaritza berriarekin ekin zion FIPAk 2010eko edizioari


26

RTVEk euskaraz emiti dezala eskatu zuen EAJk


27

"ETB Nafarroan ikusteko ez dugu eragozpenik jarriko", adierazi zuen Miguel Sanzek


28

Euskalirratiak.info aurkeztu zuten


Otsaila

4

NaBaik jakinarazi zuen sinadurak bilduko zituela ETB ikus dadin


11

Euskalerria Irratiari arrazoia eman zioten epaileek


15

Euskalerria Irratiak lizentzien banaketa peritoen txostenean oinarritzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuari


20

Irrat'6 maratoia Euskal Irratietan


20

Baionako EITBren egoitza egonkortzearen aldeko prentsaurrekoa


21

Euskalerria Irratiari lizentzia emateko eskatu zuen EKEk


23

PSNk euskarazko irrati publikoa proposatu zuen


23

ETB4 kiroletarako eta erdia euskaraz eta erdia gaztelaniaz izango zela iragarri zuen Alberto Suriok


24

Epaileen erabakiari helegitea jarri zion Nafarroako Gobernuak


Martxoa

3

Babesa erakutsi zieten Baionako EiTBren bulegoko langileei


24

Herri Irratia Noticias taldeak kudeatuko duela iragarri zuten


Apirila

7

5.000 lagunek babestu zituzten EITBko Baionako langileak


14

EITBren Baionako egoitza K 2000 enpresak kudeatuko duela jakinarazi zuten


14

ETB1-eko marrazki bizidunak gaztelaniaz ere emateko eskatu zuen PPk Gasteizko Legebiltzarrean


15

Hamaika Telebista Donostialdean ere ikusi ahal izango dela adierazi zuten


21

K 2000ko langileen greba zela-eta, EITBren Bilboko egoitzan grabatu zuten 'Aspaldiko' programa


29

Herri Irratiaren Loiolako egoitza itxi zuten


Maiatza

5

LABek informazioa era anitz eta objektiboan emateko eskatu zion EITBri


16

Kaleratuak berriz kontratatzeko eskatu zuten K 2000ko langileek


23

Alberto Surio izendatu zuten FORTAko presidente


24

Hamaika Telebista Internetez emititzen hasi zen


24

Euskalerria Irratiak 25 urte bete zituen lizentziarik jaso gabe


26

'Mugaldekoak' telesailaren estreinaldia ETB1-en


31

Hamaika Telebista Araban emititzen hasi zen


Ekaina

18

EITBk erraustegiaren aurkako manifestazioaren irrati kuña erretiratu zuen


22

Telebistan zientziari buruzko albisteak urriak eta negatiboak direla adierazi zuen Elhuyarren txosten batek


23

PSEk adierazi zuen ez dituela Nafarroan ETB ikusteko gastu guztiak bere gain hartu nahi


24

Javier Vizcainok jakinarazi zuen Radio Euskadi utziko zuela


Uztaila

5

3.000. kapitulura iritsi zen 'Goenkale'


6

2005ean Pariseko periferia astindu zuten gertaerei buruzko dokumentala aurkeztu zuen Eguzki Bideoak-ek


8

'Bidaiari Dubi Dubi' bideo laburren lehiaketa iragarri zuen Bilboko Udalak


15

'Sautrela' eta 'Hitzetik Hortzera' ETBko saioek segituko zutela jakinarazi zen


20

Mugarik Gabeko Telebistaren aldeko 559.759 sinadura aurkeztu zituzten Espainiako Estatuan


21

Internet bidezko TV Euskadi telebista abuztutik aurrera martxan egongo zela iragarri zuen EITBk


22

Mikel Olazabal izendatu zuten ETBko Kirol zuzendari


26

PSNren hurbileko talde batek bereganatu zuen Canal 4ren kontrola


Abuztua

26

Alberto Suriok esan zuen EITBk ezin duela ordaindu Nafarroarako multiplexa


29

EiTBk telebista digitaleko bi kate erosi nahi zituela jakinarazi zuten, Nafarroan emititu ahal izateko


Iraila

8

ETBk eguraldiaren mapa aldatu zuen berriz


19

Euskadi Irratiko zuzendari berria Felipe Juaristi izango zela iragarri zuten


23

'Anitzele' eztabaida saioa hasi zen ETB1-en


28

ETBko Politika saileko arduradun berria Juan Carlos Viloria izango zela jakinarazi zuten


Urria

1

Euskarazko telebistagintza izan zuten hizpide Arrosan


5

Eusko Legebiltzarrak 'gerrikoa estutzeko' eskatu zion EITBri


5

EiTBren Baionako eta Iruñeko egoitzak eztabaidagai izan zituzten Legebiltzarrean


7

Telebista kateek pilota partidak mozteko aukera izango zutela zabaldu zen


13

Autobiografia idatzi zuen Ignazio Arregi jesuita eta irrati-kazetariak


14

Antxeta Irratia 10. urteurrena prestatzen hasi zen


14

Nafarroako Gobernuak esan zuen ETB ikusteko dagokiona egin duela


19

'Mugarik Gabeko Telebista': Espainiako Kongresuak atzera bota zuen Gobernuak jarritako betoa


Azaroa

3

ETBko langileek elkarretaratzeak egin zituzten, 'Zentsurarik ez' lelopean


7

"Ezker abertzalea eta EAJko sektore erradikalak ETBri su ematen ari dira", adierazi zuen Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak


9

ETBko zuzendariaren hitzak gogor kritikatu zituzten EAJk eta LABek


10

EITBko langileek adierazi zuten  zuzendaritzak "gezurrak esateko" darabilela hedabide publikoa


26

Koska Irratiaren 10. urteurreneko ospakizunak hasi ziren


Abendua

9

Eguzki Irratiak eten egin zuen zuzeneko programazioa, egun batez


14

ETBk bi kazetariri egindako ohartarazpenak mantendu zituen Alberto Suriok


19

Aurrenekoz, LABek irabazi zituen ETBko hauteskunde sindikalak


© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan