Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

KulturgintzaSailak



Zuberoa

Dominique Aguerrregaray, Müsikaren Egüna-ren antolatzailea

Zuberoa ez da erakutsi nahiko lukeen bezain indartsu kulturalki. Ohitura txar bat zabaldu da, dena ongi doala esatekoa, egiazki kontrakoa gertatzen ari denean. Euskara eguneroko bizitzatik desagertzen ari dela nabarmena da eta fenomeno sozial honek kultura ere hunkitzen du. Euskararen atzerakada honen bidez, denok galtzen dugu zerbait. Kontua ez da harria inori botatzea, guztion errua baita. Konponbidea pentsatzen hasteko garaia da.

(Le Journal Pays Basque, 10-05-17)

Kritikak

Arg.: Dani Blanco

Iban Zaldua, idazlea

Hemen oso zaleak gara egiten den guztia modu akritikoan babesten. Badirudi kultura txikia garenez kritika guztiak isilarazi behar ditugula, eta hori ez da horrela. Kultura gutxi gorabehera normal bat bezala funtzionatu nahi badugu, ingurukoen modura, kultura handia bagina bezala jokatu behar dugu: normalak izango lirateke zenbait gairi buruzko kritika eta iritzi kontrajarriak. Kultura gehiegi babesteak onura baino kalte gehiago egiten du.

(Noticias de Gipuzkoa, 10-01-20)

Kultura, hirien erdigunetik at

Carmen Gómez, Sancho el Sabio fundazioaren zuzendaria

Kultura-zentroak hirien aldirietan egotea Europa mailan ematen ari den joera batean kokatzen da. Kultura-zentro asko ari dira irteten hirietako erdigunetik kanpo, askotan ezinezkoa delako hiri horretan gehiago eraikitzea. Nik beti ipintzen dut adibide bezala Pariseko liburutegi berria, Mitterrand. Guztiz narriatuta zegoen auzo batean eraiki zen, eta liburutegiak ingurune guzti hori piztea lortu du. Hemen gauza bera gertatzen da: industrigune batean gaude, eta inguru guzti hau piztea da helburua, Gasteizko kultura-guneetako bat bihur dadin. Krearekin batera, eremu hau kulturaren uharte bat izango da

(Euskonews, 10-02-17)

Jesukristo

Patxi Huarte ‘Zaldi Eroa’, Marrazkilaria

Nik ez dakit zer duten marrazkiek, beti esaten dut, baina badute karga indartsuago bat. Zuk idatz dezakezu esaldi arrunt batean ‘Jesukristo gurutzean biluzik hil zen’ eta horrela irakurri duzu Biblian, Itun Berrian. Idatz dezakezu ziur aski Jesukristo biluzik hil zutela, baina Jesukristo gurutzean biluzik marrazten baduzu, eta gainera ilustrazio errealista bat egiten baduzu, bueno, bueno... hori kolpe bat da. Eta berdin Mahomarekin.

(Nabarra, 109. zenbakia)

Gizonezkoak protagonista

Nerea Elias, ‘Emakumeen parte-hartzea Gipuzkoako jaietan’ azterketaren egilea

Festa eremua maskulinizatuta dago. Jaietako ekitaldi nagusiak aztertu ditugu, eta emakumeak egon badaude, batzuetan. Baina ekitaldiari estatusa ematen dioten eginkizunetan gizonezkoak dira protagonista. Musikan, herri kiroletan, dantzan eta gastronomia ekitaldietan erabatekoa da gizonezkoen nagusitasuna. Oso zaila da emakume bat agertokiaren gainean ikustea. Ondorioz, hurrengo belaunaldiek ez dute erreferenterik, eta egoera erreproduzitu egiten da.

(Berria, 10-09-02)

Lazkaoko Artxiboa

Juan Jose Agirre, Lazkaoko Artxiboaren sortzailea

Lehen ETAren komunikatu batekin harrapatzen bazintuzteten bazenekien zein zen ondorioa. Nik, dena den, bildu egin nituen, eta altxor preziatua daukagu hemen. (...) Hemendik aurrera... beneditar komunitate bezala gu bagoaz Lazkaotik. Ordena guztietako arazo edo errealitatea da. (...) Lazkaoko artxiboa ez da Gipuzkoatik aterako, ahal izanez gero Lazkaon bertan geratuz.       

(Euskonews, 10-11-02)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan