Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

InternetSailak



Sare sozialen aurpegiak

Irati Elorrieta, Idazlea
Komunitate itxi guztietan gertatzen den bezala, ez da erraza irtetea. Presioa egiten baitu komunitateak. Presio hau da askorentzat geratzeko arrazoia. Baina ez du jende guztiarekin funtzionatzen, eta badira alde egitea lortu dutenak. Iheslariak dira, ez bakartiak. Beren bizitza digitala bukatutzat eman dute. Zergatik? Greziara oporretan zihoazela idatzi eta bueltan etxea hutsik topatu zutelako. Inork ez dituelako horrenbeste lagun behar. Beren bizitzak eta denbora berreskuratzeko beharra sentitu dutelako. Asko dira arrazoiak baina inporta duena da: bueltan daudela.
(Berria, 10-02-24)

Xabier Silveira, Bertsolaria
Zipaioak, pikoloak, maderoak eta Facebook. (...) Imajina ditzakezue zuen buruak, zuen lagunak, astean hiruzpalau aldiz kuartel edo komisaria hurbilenera joan eta bezperan egindakoa kontatzen? (...) Kontrol erabatekora bideratutako tresneria gure arnas bihurtzea lortu dute. Ez dakigu telefonorik gabe egoten, internet gabe bakartuta eta bakarrik sentitzen gara eta beraiek jada ez dute gure atzetik ibili beharrik.
(Gara, 10-02-19)

Joxe Aranzabal, Huhezi fakultateko irakaslea
A  las ocho en el Bule. Facebook, ordea, edo Internet bera, ez bide dira leku egokiak lagunarterako. Horixe esan zigun joan den ostiralean Xabier Silveirak. Bakoitzak bere zoroa bizi du-eta, Xabier Silveirak berea papereratu du: Internet militarrek asmatu zuten eta txakur festa da gaur egun –alegia, poliziaz josita dago–, bertan jende piloa ari baita gu zelatatzen, denok kontrolatu guran. Betiko kaka zaharra, kasu honetan zelofan anti-stablishment batez jantzita, zertarako eta beldurra eta kontzientzia txarra zabaltzeko sarea eta eskuko telefonoa erabili nahi ditugunon artean.
(Faroa, 10-02-22)

Telefono konpainien pagotxa

Lander Garro, Idazlea
Lagunarekin elkartu eta ukondoarekin jotzen diogu, harro, azken nobedadea jaitsi dugulako hanpatuta. Hilabete amaieran telefonia konpainia geure etxetik pasatzen da bere katiluarekin, baina horrek ez digu horrenbeste axola (...) Horra geure ekintza iraultzailea: musika ez dugu ordaintzen, jada ez ditugu SGAEko astakirtenak aberasten, eta ez disko konpainia handietako trajedun lapurrak ere. Ongi da. Baina orain beste batzuk aberasten ditugu, akaso aberasteko zilegitasun eta meritu gutxiagokoak gainera: telefono konpainiak, eta, zehazkiago, telefono konpainietako buruzagiak.
(Gara, 10-02-18)

Joxe Rojas, Blogari eta Topaguneko prentsa arduraduna
Gehienok entzungo zenituzten Telefonica enpresako buru Cesar Aliertak Bilbon egindako adierazpenak. Aliertak ere argi du gaur egun adimena sarean dagoela, eta sareko azpiegitura berea ez beste inorena dela. Eta horri atarramentu ekonomikoa aterako diola nola edo hala. (...) Horrelakoek ez gintuzkete harritu behar jadanik. Oraingoan Telefonicako nagusia izan da ahoa bero-bero aritu dena, baina onartu beharra dago Facebook, Twitter, Google eta enparauak helburu argi batekin sortu direla, eta helburu hori ez dela, hain zuzen ere, adimen kolektiboa sustatzea...
(Gaur 8, 10-02-15)

Adingabekoak

M. Garmendia

[l M. Garmendia, G. Martinez, C. Garitaonandia, M.A. Casado EHUko irakasleek sinatu dute artikulua]

Nola bultzatu Interneten erabilera onuragarria, arriskuak mugatzen ditugun bitartean? (...) Interneti buruzko politikak helduen inguruan gauzatu ohi dira eta erabilerari buruzko inkesta gehienetan ez dituzte neska-mutilak elkarrizketatzen. (...) IKTei dagokienez, hutsune asko dago gure eskoletan, bai gabeziarengatik, bai IKTen hornitzea zaharra delako. (...) Nabaria da Interneten erabilera handitzen den heinean arriskuak ugariago izan daitezkeela. Baina askotan arrisku horiek gutxitzeko bideratuta dauden estrategiek umeen erabilera murriztu dezakete, baina umeen komunikaziorako eskubidea mugatu ere.

Jakin, 2010eko uztaila-abuztua (179. zenbakia)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan