Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ArteaSailak



“Tokia behatu, dastatu ezazue”

Rafa Zubiria, argazkilaria

Egia da garai erabat bisualean bizi garela, baina kamera edukitzeak ez gaitu argazkilari edo artista egiten. Bestalde, ez dut ulertzen jende hori, bidaian edo festa giroan dagoenean kamerarekin etengabean ibiltzen dena, eta tokia behatzera, dastatzera gelditzen ez dena. Azkenean gehiago da kameraren LCD pantailara zure burua abandonatzea. Guztia gauzatzeko behar hori, baita bidaia ere, alegia, bidaia egitea gero erakusteko. Guzti hau mundu digitalarekin, sare sozialekin, eta abarrekin eskutik lotuta doa. (Nontzeberri, 10-03-11)

Ordena

Victor Goikoetxea, pintorea

Pintore on bat ordena –perspektiba eta plano ezberdinak– eta balio kromatikoa ikusteko gai dena d, konposizio erregelak zein diren eta plano ezberdinen balioa zein den argi duena. Ordena oso garrantzitsua da pintura batean eta base on bat duenak abstrakzio bat ere ordenarekin egiten du. Gaur egun arte garaikidean aurkakoa ikusten dugu: gauza bat bestearen gainean ordenarik gabe jartzen duen margolari asko dago. (Argia.com, 10-06-16)

Muga etikoak

Iñigo Marzabal, Zinemaren Historia irakaslea

Epaitegi batek A Serbian Film pelikularen proiekzioa debekatu ostean piztu egin da artearen muga etikoei buruzko eztabaida.

Gardentasunaren garaian bizi gara. Hori eskatzen diegu bankariei, politikariei... Zergatik ez hedatu gardentasun hori artera ere? Ez dugu bada dena jakin nahi? Zergatik onartu gardentasun eza artean? (...) Arte produktuek beren funtzionamendu lege propioak dituztela onarturik ere, egia da sorkuntzatik bertatik daukala izaera etikoa arteak. Artistak gauza batzuk argitu eta beste batzuk ezkutatzen ditu. Aukeratu egiten du bere fokua; posizio bat hartzen du errealitatearekiko, eta hori bada erabaki etikoa. (Berria, 10-11-18)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan