Orri nagusira

   
Orri nagusia

Aurreko eztabaidak


ETEKINA ATERATZEKO FORMULA BILA

Iñigo Kortabitarte
“Digital Vasca”ko zuzendari gerentea

Irunen jaio zen 1970. urteko azaroaren 1ean. Informatika ikasketak egin zituen. “El Diario Vasco” komunikabideko Internet arduraduna izan zen 1997. urtetik 1999. urtera bitartean. Ondoren Saremediako zuzendari izan zen, Correo taldeak Zamudion martxan jarri zuen lehenengo Interneteko lan taldean. 2001. urtean Donostiara itzuli zen eta gaur egun Digital Vasca enpresako zuzendari gerentea da.

Javier Diaz Noci
EHUko Kazetaritza fakultateko irakaslea

Gasteizen jaio zen 1964an. Gaur egun EHUko Kazetaritza fakultateko irakaslea da. Lehenago zenbait egunkari eta irratitan kazetari lanetan jardun zuen eta 1997 eta 2001 urteen artean Eusko Ikaskuntzako Komunikabide saileko presidentea izan zen. Bere ikerketa gai nagusiak honako hauek dira: euskal kazetaritzaren historia, XVII. mendeko Espainiako kazeten historia, autore eskubideak kazetaritzan eta kazetaritza digitala.

Iban Arantzabal
Sustatu.com weblogeko editorea

Elgetan jaio zen 1975ean. Magisteritzan diplomatu zen Eskoriatzako Irakasle Eskolan eta Gasteizko fakultatean Euskal Filologia egin zuen. Zazpi urtez Elgetako Goibekokale herri aldizkariko zuzendaria izan zen. Ondoren, Gaztelupeko Hotsak diskoetxean jardun zuen lanean eta baita Goienkaria aldizkarian produktore modura ere. Gaur egun Goienako telematika zuzendaria da eta Sustatu.com weblogeko editorea.

Juan Etxenike
Indymedia sareko kidea

Irunen jaio zen duela 29 urte. Kimika ikasketak egin zituen EHUn, kimika organikoari buruzko tesina Londreseko King´s College London ikastetxean eta doktoretza Erresuma Batuko Warwick unibertsitatean. Gaur egun Internet munduan murgilduta dago. Adimedia Comunicación Interactiva S.L enpresan egiten du lan eta bere denbora librean ziberkultura eta kontrainformazioa lantzen dituen Indymedia proiektuan aritzen da.


Iritziak

Etor Gorroño: Interneteko publizitateak funtzionatzen du
Mikel Elorza: "Kargarik gabe, hobe"
Vicent Partal: "Iraultza, kontrairaultza; iraultza, azken buruan"
Javier Etxebeste: "Ordaindutako zerbitzuak Interneten"

 

Auria Etxeandia/ Elisabeth Pombo

(Larrun 65. zenbakia)
(2003-05-23, 1.900.alea)

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403