Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Zumaia

Urola ibaia Zumaian itsasoratzen da, hala, bi hondartza hartuz: Santiago eta Itzurun. Azken hori izaten da surfistentzako gune preziatua. Halere, herriaren ikur nagusia flyscha da, mundu osoan bakarrenetakoa. Besteak beste, Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak Paleozeno garaiaren zabalera hoberen ikusten den munduko leku izendatu zuen.

Zumaiako turismoa erabat dago lotuta itsoarekin, eta itsasontziz egiten diren ibilaldiak oso ezagun bihurtu dira azken urteetan.


Jaiegunei dagokienez, San Telmo jaiak ospatzen dituzte martxoa eta apirila artean, egun horretan marinelen jantzi urdinak jakintza ateratzen dira herritarrak, eta, horrez gain, San Pedroak ekainaren 29an.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Ikusi beharrekoa

3 proposamen oraingoz
Algorriko labarrak

Algorriko labarrak Baraka erabiltzaileak

San Telmo baselizatik bidexka bat dago Algorriko labarren muturreraino. Eskumaldean Itzurun hondartzaren ikuspegirik ederrena eta ezkerrean Debara arteko kostaldea ikusgai. Bide erdian Txato-Anuk Ertzaintzak hil zuen militantearen omenezko oroigarria dago

1

Santixo Hondartza

Santixo Hondartza Eriz erabiltzaileak

Zumaiatik Getariarako bidean eta Zuloaga Museoa dela bitarteko (besteak beste), herriaren egunerokotasunetik hamar minututara ihes aurkituko dugu. Edozein urtarotan itsasertzeko haize gozoa lasaitasun osoz dastatu nahian, bisitatu beharrekoa.

0

Algorriko hondartza

Algorriko hondartza Baraka erabiltzaileak

Algorriko labarren artean dagoen hondartza txikia. Udan Zumaiako hondartzetan sortzen den pilaketa masibotik kanpo. Labarrez inguratuta bainu bat hartzeko leku aproposa.

0

Egin zure proposamena!

Tabernak

4 proposamen oraingoz
Metro Taberna

Metro Taberna Sesma erabiltzaileak

Erribera kaleko Kupela plazan (saltsa erdian) kokatzen da. Jende jatorrarekin, herri-giroa. · Zumaian festa tokatzen denetarako ordutegi zabala · Pintxo eder eta anitzak (ezberdinak) · Ogitarteko ('Berezia' gomendatzen da), burge

3

Inpernupe Taberna

Inpernupe Taberna Baraka erabiltzaileak

Zumaiako Herriko taberna. Alde zaharreko kale nagusian terraza ederra dauka.Inpernupe Kultur elkarteak tarteka antolatzen ditu kontzertu, hitzaldi eta abarrak.Asteburuan parrandarako txokoa.Ez joan Zumaiatik hango patata tortilla pintxoa probatu barik.

1

Leize Taberna

Leize Taberna Baraka erabiltzaileak

Zumaiako gazteen topalekua. Tabernari jatorrak, solasaldi baterako beti prest eta musika ona jartzen dute. Parrandarako ere gune polita izaten da.

0

Kantina taberna (Itzurun)

Kantina taberna (Itzurun) zozaia erabiltzaileak

Gipuzkoako ikuspegirik politenetakoaz disfrutatuz, bazkaldu edo afaltzeko leku atsegina. Plater konbinatuak, otartekoak edo razioak. Hondartzan bertan, terraza ederra egunez zein gauez disfrutatzeko, Flisch-en artean. Eguzkia itsasoan sartzen ikusten da!

0

Egin zure proposamena!

Parrandarako lekuak

proposamen bakarra oraingoz
Nikol Taberna

Nikol Taberna Baraka erabiltzaileak

Metro tabernarekin batera Zumaiako parranda gune nagusia. Berandura arte irekitzen duen taberna handi honetan herriko gazteria biltzen da astebururo. Zumaiako realzaleen topalekua da, aldi berean.

1

Egin zure proposamena!

Kultur guneak

2 proposamen oraingoz
Torreberri Gaztetxea

Torreberri Gaztetxea (Webgunea) Baraka erabiltzaileak

Zumaiako gaztetxea. ZUGAk, Zumaiako gazte asanbladak autogestionaturiko eraikin publikoa. Dorretxearen hasierako beheko eta 2. pisuan gazte asanbladak antolaturiko ekimen nagusien gunea da Torreberri. Parean plaza zabal bat eta frontoi berria dauzka.

1

Alondegia

Alondegia (Webgunea) Baraka erabiltzaileak

Zumaiako kultur etxe berritua. Goiko pisuetan liburutegi(doako internet sarrera duena), filmateka, umeen txokoa...eta aparteko bista dauzka. Beheko solairuan mugimendu handia duen(Erakusketa, kontzertu, hitzaldi eta antzezlan...) Oxford areto txukuna dago

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1347
Biztanleria kopurua: 9.461
GPS koordenadak: 4317′N 215′W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Telmo

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta