Urola ibaia Zumaian itsasoratzen da, hala, bi hondartza hartuz: Santiago eta Itzurun. Azken hori izaten da surfistentzako gune preziatua. Halere, herriaren ikur nagusia flyscha da, mundu osoan bakarrenetakoa. Besteak beste, Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak Paleozeno garaiaren zabalera hoberen ikusten den munduko leku izendatu zuen.
Zumaiako turismoa erabat dago lotuta itsoarekin, eta itsasontziz egiten diren ibilaldiak oso ezagun bihurtu dira azken urteetan.
Jaiegunei dagokienez, San Telmo jaiak ospatzen dituzte martxoa eta apirila artean, egun horretan marinelen jantzi urdinak jakintza ateratzen dira herritarrak, eta, horrez gain, San Pedroak ekainaren 29an.
Algorriko labarrak
San Telmo baselizatik bidexka bat dago Algorriko labarren muturreraino. Eskumaldean Itzurun hondartzaren ikuspegirik ederrena eta ezkerrean Debara arteko kostaldea ikusgai. Bide erdian Txato-Anuk Ertzaintzak hil zuen militantearen omenezko oroigarria dago
1
Santixo Hondartza
Zumaiatik Getariarako bidean eta Zuloaga Museoa dela bitarteko (besteak beste), herriaren egunerokotasunetik hamar minututara ihes aurkituko dugu. Edozein urtarotan itsasertzeko haize gozoa lasaitasun osoz dastatu nahian, bisitatu beharrekoa.
0
Algorriko hondartza
Algorriko labarren artean dagoen hondartza txikia. Udan Zumaiako hondartzetan sortzen den pilaketa masibotik kanpo. Labarrez inguratuta bainu bat hartzeko leku aproposa.
0
Metro Taberna
Erribera kaleko Kupela plazan (saltsa erdian) kokatzen da. Jende jatorrarekin, herri-giroa. · Zumaian festa tokatzen denetarako ordutegi zabala · Pintxo eder eta anitzak (ezberdinak) · Ogitarteko ('Berezia' gomendatzen da), burge
3
Inpernupe Taberna
Zumaiako Herriko taberna. Alde zaharreko kale nagusian terraza ederra dauka.Inpernupe Kultur elkarteak tarteka antolatzen ditu kontzertu, hitzaldi eta abarrak.Asteburuan parrandarako txokoa.Ez joan Zumaiatik hango patata tortilla pintxoa probatu barik.
1
Leize Taberna
Zumaiako gazteen topalekua. Tabernari jatorrak, solasaldi baterako beti prest eta musika ona jartzen dute. Parrandarako ere gune polita izaten da.
0
Kantina taberna (Itzurun)
Gipuzkoako ikuspegirik politenetakoaz disfrutatuz, bazkaldu edo afaltzeko leku atsegina. Plater konbinatuak, otartekoak edo razioak. Hondartzan bertan, terraza ederra egunez zein gauez disfrutatzeko, Flisch-en artean. Eguzkia itsasoan sartzen ikusten da!
0
Nikol Taberna
Metro tabernarekin batera Zumaiako parranda gune nagusia. Berandura arte irekitzen duen taberna handi honetan herriko gazteria biltzen da astebururo. Zumaiako realzaleen topalekua da, aldi berean.
1
Zumaiako gaztetxea. ZUGAk, Zumaiako gazte asanbladak autogestionaturiko eraikin publikoa. Dorretxearen hasierako beheko eta 2. pisuan gazte asanbladak antolaturiko ekimen nagusien gunea da Torreberri. Parean plaza zabal bat eta frontoi berria dauzka.
1
Zumaiako kultur etxe berritua. Goiko pisuetan liburutegi(doako internet sarrera duena), filmateka, umeen txokoa...eta aparteko bista dauzka. Beheko solairuan mugimendu handia duen(Erakusketa, kontzertu, hitzaldi eta antzezlan...) Oxford areto txukuna dago
0