Urteko lehen egunek Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’-ren heriotza ekarri zuten 2012an. Aurretik ere aitorpen ugari zituen gizonak eta heriotzaren ondoren kontaezinak jaso zituen. Hainbat hamarkadatan historia egin duenetakoa da, bereziki 60ko hamarkadan, eta komeni da berak sasoi hari buruzko gogoeta egitean ARGIAn idatzitako azken artikuluko (“La Banda”, 2010-12-12) oinarrizko ideia sinple hau lerrootara ekartzea: “Aresti, Villasante, Krutwig, Irigoien, orduko ‘gazte eroak’ ziren. Askotan ‘gazte madarikatuak’. Orduko gazteek arrazoi zuten, ordea. Ondoko urteotan garbi agertu denez. Baina horrela idazten da Historia. Eta alfer-lana da ideia berriak aisa nagusitzen direla pentsatzea. Belaunaldi berriak, beti, aldapan gora, eta belaunaldi zaharra ukatuz sortzen dira. Bizi legea da edo Historia legea, nonbait”.
guztia irakurri
Ez da erraza aurreikustea gure gizartean gertatzen diren gertaerek zer nolako ondorioak ekarriko dizkioten euskarari datozen urteetan, ez behintzat, gertatzen diren abiadura zoro honetan. Dakiguna da, horrelakoxea delako, bizi ditugun sasoi ezinago aldakor hauek dagoeneko sakoneko aldaketak ekartzen ari direla euskararen ingurura, baita erronka berriak ekarri ere. Baiki, sasoi latzak bizi ditugu, arlo ekonomikoan batez ere. Ez dakit noizbait sasoi hobeak bizi izan genituen, baiezkoan daude batzuk, baina oraingo krisialdiak gure herria bete-betean harrapatu du, inoiz baino gogorrago astintzen ari zaigu, eta oraingoz, tamalez, ez da irtenbidea ikusten.
guztia irakurri
![]() |
Apirila |
![]() |
1 | |||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |
© 2009 ARGIA.com