Euskal Kulturaren Urtekaria berritua aurkituko duzu, irakurle. Aldaketak ez dio egitura nagusiari eragin, baina bai ataletako albisteak erakusteari dagokionez, Urtekarian ere nabari baita Interneteko eragina. Funtsean, albiste gutxiago ikusiko dituzu kronologietan, hobeto antolatuak eta modu ikusgarriagoan aurkeztuak. Euskal kulturaren munduan gertatutakoez dokumentazio lan sakona bildu ohi du lan mardul honek eta hala izaten jarraitzen du, baina datu gutxiago sartzea erabaki dugu, gertaera soilen bilduma askoz zabalagoa Argia.com-eko albisteetako bilatzailean erraz topa daitekeelako.
guztia irakurri
Lorea Agirre Dorronsoro, Kazetaria
Narrazioa I: hitzak mintzo bitez
Inoiz ezagutu ez dugun mundu bat hasi da. Edo bestela esanda guk ezagutu dugun moduan, mundua desagertu da. Esaldiak, agian, beteegi eta osoegi dirudi, baina gertatu da, gertatu zaigu. Eta gure inguruan, gure bizitzan, gure errealitate sozio-politikoan eta kulturalean eragiten hasi da, eta baita gugan, gure baitan, gure buruaren pertzepzioan ere. Emeki bada ere. Baina zantzuak ikusten dira han eta hemen. Mundua aldatu da, aldatu zaigu, mundu bat bederen. Niri. Eta guri, eta nire, gure eta besteen umeei ere bai. Orain arte ezagutu gabeko mundu berriak aldatu egin gaitu. Zerako zera baino lehen gerraren alde batean nengoen, eta orain zerako zeraren ondoren bietan nago. Hala esan dit lagunak. Eta jarraitu du: eta ikusten dut film bat eta bi aldetan nago, eta irakurtzen dut eleberri bat eta bi etsaiak nigan daude, eta ikusten dut antzezlan bat eta biktima eta borrero guztiak ni dira.
|
|
Abuztua |
|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||
"Oraintxe, egiten dugun galdera da: ‘Nola aitzinatu indarrean dugun antzerki eredua krisi garai honetan, nola estutu ikuslearekiko harremana, entitate publikoen eta pribatuen arteko elkarlanaz?’, ez baikara antagonista, bata bestearen osagarri baizik. Horixe dugu erronka, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko elkarlana josteko tresnak asmatzea. Hitzarmen eta akordioak egingo ez balira, Udala [Gasteizeko kasuaz ari da] izango litzateke nagusi, eta haren morroi beste guztiok, hark ordaindu eta guk lana egin, ez litzateke besterik izango. Hori ez da bidea, gure ustez. Gizarte zibilak asmatu duena gizarte zibilaren eskuetan iraun behar du; Udalak egitura piramidala du eta ezin du leku guztietara heldu, eta ez du heldu behar ere, gizarte zibilaren proiektuak zaindu eta lagundu behar ditu, hiritarrei eskaini behar zaizkien zerbitzuak eskain daitezen, beraren tresnen bidez, edo bestelakoen bitartez, baina gizarte zibilaren lanari uko egin gabe betiere”.
2.270 zenbakia, 11-03-27
guztia irakurri
© 2009 ARGIA.com