Euskal Kulturaren Urtekaria berritua aurkituko duzu, irakurle. Aldaketak ez dio egitura nagusiari eragin, baina bai ataletako albisteak erakusteari dagokionez, Urtekarian ere nabari baita Interneteko eragina. Funtsean, albiste gutxiago ikusiko dituzu kronologietan, hobeto antolatuak eta modu ikusgarriagoan aurkeztuak. Euskal kulturaren munduan gertatutakoez dokumentazio lan sakona bildu ohi du lan mardul honek eta hala izaten jarraitzen du, baina datu gutxiago sartzea erabaki dugu, gertaera soilen bilduma askoz zabalagoa Argia.com-eko albisteetako bilatzailean erraz topa daitekeelako.
guztia irakurriGorka Bereziartua
Gatazkaren konponbidea eta kultura: Garai berriak datoz eta ate batzuk zabalduko dira, baina nor sartuko den eta zertarako, hori borroka askoren ondoren erabakiko da.
guztia irakurri|
|
Azaroa |
|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
"Titularretan eta hedabideetako lehen orrietan, Gizarte sailak gero eta tarte handiagoa hartu du. Gizarte sailaren tamaina handitu duten albisteak ordea, ez dira gizartean eragiteko albisteak, eta ez dira gizarte mugimenduek sortutakoak. Albiste estatikoak dira, arinak: ezbeharrak, hondamendi naturalak, ikuskizunak, irudiaren bidez sartzen direnak... ez dira albisteak... ez daukate albiste edukirik. Ez dakizu zer ikusten zabiltzan, edo albistegiak edo Euskadi Directo. Hedabide idatzietara ere joera hori heltzen ari da. Ezbeharrek leku handia daukate, batez ere irudia badaukate”.
2.286 zenbakia, 11-07-24
© 2009 ARGIA.com