Euskal Kulturaren Urtekaria berritua aurkituko duzu, irakurle. Aldaketak ez dio egitura nagusiari eragin, baina bai ataletako albisteak erakusteari dagokionez, Urtekarian ere nabari baita Interneteko eragina. Funtsean, albiste gutxiago ikusiko dituzu kronologietan, hobeto antolatuak eta modu ikusgarriagoan aurkeztuak. Euskal kulturaren munduan gertatutakoez dokumentazio lan sakona bildu ohi du lan mardul honek eta hala izaten jarraitzen du, baina datu gutxiago sartzea erabaki dugu, gertaera soilen bilduma askoz zabalagoa Argia.com-eko albisteetako bilatzailean erraz topa daitekeelako.
guztia irakurri
Oier Guillan, Antzerkilaria
Antzerkia egitea orain eta hemen egotea da. Gauzak egiatan gerta daitezela era guztietako oholtzen gainean. Unearen zentzu hori harrapatzeko itxaropen eta xedearekin igotzen gara behin eta berriz taulara: gertakizuna xede, ikuskizuna baino gehiago.
Azkenaldian aukera ugari izan dut unea modu horretan bizitzeko… euskaraz. Oro har, aukera anitza dagoela sentitu dut sormen ereduei dagokionez, hala antzezlanen nola teatroaren inguruko ekimenen kasuan. Aurtengo izen pozgarri batzuk aipatzearren: Inorako bidaia, Gure bide galduak, Gloriaren kantua, Larria-kutsakorra-mendebaldekoa, Ttanttaka, Monzon, Kitzikazank-en libertimendua, Tripakiak, Errautsak-i Donostia Saria, ADEL, Eztena, Korrika Kulturala, Antzerkizale eguna, Cafe-Bilbao teatro sarien argitaratzea, antzerkiaren egoera aztertzeko han-hemen antolatu diren mahai-inguruak…
Euskarazko antzerkiaren inguruan sormenari dagokionez baikor egoteko zantzu horiek talka egiten dute betiko krisiarekin eta azkenaldi luzeko Krisiarekin. Bigarren K honek k-abreorako eta kritikarako arrazoi ugari eskaini dezakeen arren, haren ondorio da zirkuitu komertzialen kontzeptua denbora gutxian sakon eraldatu izana, eragina gero eta nabarmenagoa izatea “beltzean” eta formatu txiki-ertainetan dabiltzanen eremuan ere. Pentsatzekoa da horrelakoetan Diruaren Kudeatzaileek ezinbestean joko dutela gogoetara, azterketa sakona behar duela, adibidez, areto eta antzoki ugarien sareen erabilerak, baina ez dago horren zantzurik. Krisiak ahula kolpatzen du beti: gure kultura izugarri maite dugun herrikoak izan arren kultur arloa bereziki babesgabea da gurean, hainbat kontutan Europara begiratu arren Europa (ene aburuz bestetik, arrotz) hartan kultur arloari zor zaion errespetu eta babesetik ezin urrunago dugu inguru gertua, bereziki eredu espainol eskasaren eraginez Hegoaldearen kasuan.
Horrelako testuinguru batean zaila du aurrera egitea EHAZE bezalako proiektu batek, zeinak antzerkiaren errealitate hori aldatzen eragile izan nahi duen, elkargune eta aukera sortzaile. Euskal antzerkigintzak bere errealitatearen neurriko gogoetak eta apustu sendoak behar ditu, irizpideetan ispilu tranpatirik erabili gabe. Auzolana behar da, baina ez soilik antzerkilarien aldean, baita ere areto, kudeatzaile, kultur eragile eta, oro har, ikuslegoaren artean ere. Garai hobeagoen zain egon gabe, orain eta hemen.
guztia irakurri|
|
Urria |
|
1 | 2 | ||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 | ||||||
"Munduko onenetakoa ez dakit naizen, baina errekonozimendu falta [Euskal Herrian] ez dizut ukatuko (...) Suitza, Alemania, Ingalaterra eta beste toki askotan gauzak ez dira berdin, Royal Balleteko lehen bakarlaria zarela esatean aho zabalik geratzen dira! (...) Gure karrera ez da erraza eta badaude momentu latzak, baina zenbat jendek esan dezake gaur egun, gehien maite duena egitetik bizi dela? Gaztetasuna gurtzen duen erlijio moderno paganoari gutxi inporta bazaio ere”.
2.279 zenbakia, 11-06-05
guztia irakurri
© 2009 ARGIA.com