Javier Barrera 1001 Medios kazetaritzaren laborategiko sortzaileak zazpi puntu aipatu zituen Nonick konferentzian, kazetaritzaren etorkizuna hizpide hartuta:
1. Erredakzio lisergikoak. Gaur egun komunikabide baten bihotza erredakzioan datza oraindik. (...) Lan egiteko modu hori zalantzan jartzen du Barrerak.
2. Kontaketa era berriak. Lehenago kazetari batek gertatu zena kontatzen zuen, orain ordea, gertatzen ari dena kontatzen du.
3. Tresnak. Gaur egun asko dira mugikortasuna eta kazetaritzaren lana errazten dituzten tresnak (Smartphonak, tabletak, ordenagailu eramankorrak, modem USBak...).
4. Hartzaileak. Kazetariak gai izan beharko luke kontakera era egokia aukeratzeko informazioa zuzenduta dagoen entzulearen arabera.
5. Jarrerak. Guzti horretan kazetarien jarrerak garrantzi handia dauka, edozein lanbideetan bezala azkenean.
6. Tresna sozialak.
7. Emaitzen azterketa. kazetariak jakin dezake arrakasta izan duen ala ez, asmatu duen ala ez Nire ustez, hortik doa kazetaritzaren etorkziuna. Baliabide gehiago eskatzen dituela? Ez dut uste. Baliabideak beste era batera kudeatu beharko lirateke (...) Gaur arratsaldean Aurore Martin ezker abertzaleko kidearen atxiloketa saiakera horren adibide izan da sarean. Antolatu gabe zegoen modu batean bazen ere, informazioa ia-ia unean bertan iristen zen Twitterrera edo web orrietara. Baina zuzeneko kontaketa bat edo streamming bat faltan bota dut.
ZuZeu, 2011-09-02
© 2009 ARGIA.com