"Euskararen ulermenari dagokionez, kontuan izateko datua ageri da [Jaurlaritzaren Euskara: Erabilera, Jarrerak, Politikak inkestan]: 15 urtetik gorako EAEko biztanleen % 77 euskara ulertzeko gai dira; gainerakoek ez dute ezer ulertzen. (...) Pertzepzioei dagokienez, inkestatuen % 85en arabera, EAEn euskaraz hitz egiten dakienak aukera handiagoak ditu. (...) Hizkuntzaren prestigioa ez dago maila berean inondik inora, izan ere, % 45ek erantzun dute euskaraz hitz egiten jakiteak prestigio handiagoa ematen diola pertsonari. Euskarak ateak irekitzen ditu, baina ez du status sozialik ematen. Horrenbestez, hizkuntza prestigiatzen ere lan egin behar da. Hizkuntza gutxiagotuek bizirauteko, prestigio soziala eskuratu behar dute esparru guztietan, lan merkatura zabalduz, garapen ekonomikoarekin lotuz, komunikabideetan presentzia irabaziz..."
Bai berrikuntza agentzia, 2011-01-24
© 2009 ARGIA.com