"Aurrerapausoak egin dira. Askok egiten dituzte ikasketak euskaraz, nik dena egin nuen erderaz. (...) Erabileran pauso asko falta dira. Astiro ematen dira urratsak, nahiz batzuek esan arin goazela. Ez dago euskalduntze programarik. (...) Batzuetan ez da kexarik jartzen aldez aurretik badakizulako alperrik izango dela. (...) [Oposaketetan euskara erabakigarria ez izatea] galera da. Mediku euskaldunok ez dakit zer gehiago frogatu behar dugun. Plaza lortu dugu euskaraz dakigulako bakarrik? Hor mezu faltsu bat zabaltzen da, euskarari esker daudela batzuk lanean. Ez, nik karrera egin dut, gero oposaketa, espezializazioa eta hainbat gauza gehiago".
Prest!, 2011ko azaroa
© 2009 ARGIA.com