"Euskarak eta euskalgintzak pausu garrantzitsuak eman dituzte, baina politikan gauza asko ez dira ondo egin. Eta horrek batzuetan narrastu egin du euskalgintza. Utopia behar dugu baina errealismo politiko eta kulturala falta izan zaigu. Alderdi horretatik, esango nuke hizkuntzaren ofizialtasuna, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, ez dela behar bezala aprobetxatu. Nafarroa eta Iparraldeko egoera eskasagoa da. Eta esan behar da, euskarak ideologia politikoetatik jasan dituen ajeak ez dituela gainditu ahal izan. Hala ere, euskalgintza indartsu ikusten dut. (...) Enkarterriak eta Zuberoa estatu bakar batean egon arte itxaron beharko al dugu euskararen lege bakar bat eduki arte? Baina Lanestosan eta Maulen nagoenean, nazio berean nagoela garbi daukat. Naziotasun hori politikoki epe luzera nola formulatzen den ikusi behar da. Gogoratu nahi dut Gernikako Estatutuak naziotasun kontzeptua azaltzen duela. Gauza bera aitortzen zaie Katalunya eta Galiziari".
Euskonews & Media, 2011-04-18
© 2009 ARGIA.com