"Euskararen etorkizuna herritarron esku dago. Hartzen dugun jarreraren arabera egongo da. Ez dezatela hori zama bat bezala hartu, baizik eta aukera moduan (...) Euskaldunok dugun arazoa da bizi garen lurraldearen arabera ditugula aitortuta hizkuntz eskubideak. Azken batean, hizkuntz eskubideak kontuan hartuta, maila desberdinetako herritarrak gaude. Hori astakeri galanta da. Norbaitek onartuko al luke, adibidez, hori osasun eskubideekin gertatzea? (...) Argi dago gaur egungo gizartea eleaniztuna dela. Baina hori ezin da hizkuntza gutxituen kaltetan izan. Bertakoari ezin zaizkio ateak itxi, bideak estutu. Hori eginda, aldarrikatzen duten eleaniztasunaren aurka doaz. Gure kultur aniztasuna pobretu besterik ez dute egiten (...) Komunikabideena sektore estrategikoa da euskararen berreskurapenean eta garapenean, eta horrela hartua izan beharko luke".
Berria, 2011-06-01
© 2009 ARGIA.com