Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

EuskaraSailak



Entzuten ez diren hizkuntza gutxituak

Paula Kasares, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua

"Soziolinguistika arloan eta bereziki hizkuntza gutxituen inguruan aritzen garenok gutxitan izaten dugu, ez buruan ez hizpide, gorren zeinu mintzaira. Ahozko hizkuntzen egoera soziala aztertu ohi dugu, haientzako estatusa aldarrikatu, hiztunen erabilera aukerak handitzeko plangintzak landu… baina ez gara sentiberak izaten gure ondoan bizi diren gorren komunikazio beharrekin. (...) Egun dakiguna da zeinu mintzairek, ahozko hizkuntzek bezalaxe, edozer mezu adieraz dezaketela inolako mugarik gabe, eta lagunarteko elkarrizketa informal baterako edo ipuin bat kontatzeko balio duten bezala balio dutela teoria zientifiko konplexua eratzeko edota poema bat egiteko. (...) 2007an Espainiako Gobernuak zeinu hizkuntzak aitortzen dituen 27/2007 Legea onartu zuen baina arau horrek espainiar eta kataluniar zeinu hizkuntzak baino ez ditu espresuki aipatzen. Euskal zeinu mintzaira oraindik ez da ofizialki onartu. Horrek euskal gorrak gutxitze egoera bikoitza bizi dutela esan nahi al du? Eskertzekoa litzateke euskal soziolinguistikak horretan ere ikertzea. Azken urteotan ugaldu dira euskal gorren komunitateak sortutako komunikazio aukerak (Zeinu TB, elkarteak, eta abar) baina gabeziak oraindik handiak dira".

Gipuzkoaeuskara.net, 2011-06-01

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan