argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Gaur hasiko da Festibala

2011-09-19 17:55:24 | Gorka Bereziartua

Festibal Alternatiboaren aurtengo kartela

Zuk uste duzu ezetz, joan den ostiralean hasi zela, baina oker zaude. Festibala gaur hasiko da, bai behintzat Groseko Kortxoenea gaztetxean. Iaz bezala aurten ere Festibal Alternatiboa antolatu baitute, aurrekontu txikiagoarekin, baina programazio aski interesgarriarekin.

Gaur arte urbanoaren inguruan antolatu dute eguna eta bihartik larunbatera bitartean filmak proiektatu eta solasaldiak egingo dituzte, besteak beste, Ramon Agirrerekin, Fermin Muguruzarekin eta Juanba Berasategirekin. Hona hemen egitarau osoa:

- Irailak 19, astelehena: arte urbanoaren inguruko eguna.

- Irailak 20, asteartea: Santa Cruz, apaiz gudaria. Ondoren solasaldia Ramon Agirre aktorearekin.

- Irailak 21, asteazkena: Kalabaza tripontzia. Ondoren solasaldia Juanba Berasategi zuzendariarekin.

- Irailak 22, osteguna: Hitz egin. Ondoren solasaldia Fermin Muguruzarekin.

- Irailak 23, ostirala: Acuerdo 8, El Patio Maravillas (Euskaraz azpititulatuta). Ondoren solasaldia dokumentalaren egileekin.

- Irailak 24, larunbata: Egunean zehar laburmetrai rallya, ondoren laburmetraien emanaldia 20 segundoko laburmetraiekin batera. Amaitzeko kontzertua: Igor Arzuaga Mara.

Film guztiak 19:00etatik aurrera eskainiko dituzte Kortxoenean. Lekua ezagutzen ez duzuenontzat 1) baduzue garaia! eta 2) beheko mapan ikus dezakezue nola iritsi.


 


Ikusi mapa handiagoa

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 16tik 24ra, egunero zine kritikak, hainbat adituren hitzak jasoko dituzten bideoak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

AZKEN BIDEOAK
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

Argia.com

© 2008-2011 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403