argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

Espiritual iritsi da Zinemaldia

2011-09-18 23:13:14 | Mikel Garcia

Sektei buruzko filma egin du Sean Durkin zuzendariak.

Bederen, kutsu transzendentala darie hasierako egunotan ikusitako hainbat pelikulari. Informazioaren, teknologiaren eta zientziaren aroan, gizakia galduta dago, nonbait, eta oraindik ere errealitatetik at bilatzen ditu erantzunak. Martha Marcy May Marlene pelikulako zuzendari Sean Durkinek prentsaurrekoan adierazi duenez, gaur egungo sekten izaeran arakatu nahi izan du bere filmean, noraezean dagoen jendea erakartzeko klub arriskutsu hauek duten gaitasunean.

Terrence Malick berriz, filosofiko eta teologiko jarri da The Tree of Life lanean, gizakia, bizitza eta unibertsoa gogoetagai. Nadine Labaki zuzendari iraniarrak prentsaurrekoan adierazi du munduak zentzua galtzen duela hainbatetan, eta horren aurrean bere pertsonaiek erlijioan bilatzen dute babesa Et maintenant on va oú? filmean.
 
Ez da gauza berria, noski, ulertzen ez ditugun edo ulertu nahi ez ditugun kontuei azalpen espiritualak topatzea. Baina kuriosoa da ikustea zeinen presente jarraitzen duten erlijioek eta sinesmenek XXI. mendean. Areago, pelikula hauetan islatu moduan, beldurgarria ere bada erlijio, sinesmen, sekta eta gainerakoek gizakiengan eta gizartean duten eragina eta boterea.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 16tik 24ra, egunero zine kritikak, hainbat adituren hitzak jasoko dituzten bideoak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

AZKEN BIDEOAK
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

Argia.com

© 2008-2011 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403