argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

"Azkenean, mundu guztiak hartzen ditu armak"

2011-09-17 19:08:01 | Mikel Garcia

Nadine Labaki zuzendari libanoarra.

Hori adierazi du Nadine Labaki zuzendari libanoarrak prentsaurrekoan. Bere pelikulan, ordea, nola saihestu erakutsi digu, herriko gizonek gudarako armak har ez ditzaten emakumeek antolaturiko plana baitu oinarri. Interesgarria da proiektuaren jatorria: haurdun zegoela, ordu gutxiren buruan gerran sartu zen Libano, egoera absurdoa iruditu zitzaion, une batetik bestera nola aldatzen den dena, eta oraindik jaio ez zen semea armetatik nola babestu pentsatzen hasi zen.

"Nire semea mundu zentzugabe batean jaioko zela sumatu nuen, eta nire familia babesteko beharra sentitu nuen". Behar horretatik sortu zen bi komunitateen arteko elkarbizitza korapilatsua azaltzen duen Et maintenant on va ? pelikula bikaina. Erlijioak banantzen dituen kristauen eta musulmanen arteko tirabirak modu tragikomikoan jorratu ditu Labakik, eta bitxia da distantzia hartuta zeinen erraz egin daitekeen barre eta negar irudikatutako eszenekin. Berdin egin ahalko ote genuke barre, gertuko egoera ezagunak islatuko balitu?
 
Ez da lehenengo aldia Nadine Labaki Donostiako Zinemaldira etortzen dena. Caramel filmarekin arrakasta eta saria lortu zituen orduan. Film horretan ere, komedia eta tragedia nahastu zituen, muturrak elkarbizitzarako gauza diren adierazgarri. Barnetik bizi direnean, komediatik gutxi izan ohi dute tragediek. Etorkizunean, beharbada, distantziatik, beste era batera begiratuko diegu gure tragedia propioei.

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 16tik 24ra, egunero zine kritikak, hainbat adituren hitzak jasoko dituzten bideoak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

AZKEN BIDEOAK
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

Argia.com

© 2008-2011 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403