Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Umeak koxkortzean

Inozentziaren alde

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Leku lasaia da oso Hego Belfasteko Short Strand deitzen diotena. Unionistak gehiengo (60.000 pertsona) diren eremuan kokatutako irlandar abertzaleen (3.000 pertsona) gunea da berau. Egun, beti dago irekita auzora sarrera ematen duen burdinazko ate lodia. Haurrak lasai ederrean ari dira kalean jolasean. Iraganeko borrokak liburuetarako geratu dira.

Leku lasaia da oso Hego Belfasteko Short Strand deitzen diotena. Unionistak gehiengo (60.000 pertsona) diren eremuan kokatutako irlandar abertzaleen (3.000 pertsona) gunea da berau. Egun, beti dago irekita auzora sarrera ematen duen burdinazko ate lodia. Haurrak lasai ederrean ari dira kalean jolasean. Iraganeko borrokak liburuetarako geratu dira.

 

Berrogei bat urte edukiko dituen gizona banku zurian dago eserita, errepide ondoan. Ez da gune turistikoa hau. Gutxi dira ezagutzen ez dituen aurpegiak eta bere aurretik igarotzen da auzunera sartzen den bisitaria. Hamar bat minututan Irlandako egoerari errepasoa egin diogu. Askoz hobeto bizi omen da orain.

 

Su-etena hitzartu zuten garaietan, militar britainiarrak etxera bidali asmoz, “Time for peace, time to go” (Bake garaia, ospa egiteko garaia) margotu zutela dio irribarretsu, ondoko paretara hatz erakuslea zuzenduz. Egun kirol gaelikoen irudiz osatutako murala ikus daiteke.

 

Futbol gaelikoa izan arren Irlanda iparraldean zale gehien dituen kirola, bertako umeak guk futbol deitzen diogun kirolean ari dira. Elkarren ondoan eraikitako etxe txikiz inguratuta dago zelai estua. Neskak ondoko etxe baten sarreran, panpinekin ari dira, printzesen moduan.

 

Iluntzen hasi du eta oraindik argazki batzuk atera nahi ditut. Gizona utzi aurretik, azken galdera. “Uste al duzu Irlanda bateratua ikusiko duzunik inoiz?”. Barre algara. Momentu horretan aurretik pasa den emakumeari bota dio itaun bera, irribarre artean. “Ea ikusiko dugun Irlanda baturik. Zuk zer diozu?”. Erosketak eskuan dituela etxera doan emakumeak ez zuen horrelako galderarik espero eta harrituta joan da. “Orain ere mundua konpondu asmoz ari al zarete? Zu beti berdin”. Hasperenka utzi gaitu.

 

"Noski baietz –amaitu du–, hemen jolasean dabiltzan ume hauek koxkortzen direnean, irla osorako hauteskundeetan bozkatuko dute".


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan