Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Helduko den eguna

Helduko den eguna

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Tiocfaidh ár lá. Gose greban hil baino ez askoz lehenago Bobby Sandsek ezagun egin zuen esamoldea. “Helduko da gure eguna”, itzuliko genuke euskaraz; “Txoki ar la”, irakurriko genuke gaeliko irlandarrez. Egun, mugimendu errepublikarraren esaldi kuttun bilakatu da Tiocfaidh ár lá.

Tiocfaidh ár lá. Gose greban hil baino ez askoz lehenago Bobby Sandsek ezagun egin zuen esamoldea. “Helduko da gure eguna”, itzuliko genuke euskaraz; “Txoki ar la”, irakurriko genuke gaeliko irlandarrez. Egun, mugimendu errepublikarraren esaldi kuttun bilakatu da Tiocfaidh ár lá.

Irlanda bateratua eta Britainia Handitik kanpo izango den eguna da errepublikarrentzat helduko den hori. Urte askoz, hau izan da irlandar abertzale gehienek gaelikoz jakin duten esamolde bakarra. Muraletan agertzen den gaelikozko esaldirik errepikatuena da ziur.

 

Chucky gehienetan, beste batzuetan Chuck laburdura, tiocfaidh hitzaren ahoskera litzateke ingelesez idatzia. Era informal batean irlandar errepublikarrari erreferentzia egiteko ere erabiltzen dute egun.

Bake garaietan murgilduta, mugimendu errepublikarrak nolabait moldatu egin du esaldi ezaguna eta egun, Beidh ár lá linn “Izango dugu gure eguna”  baieztatzen dute.

Ikusi egin behar noiz heltzen den egun seinalatu hori.


Erantzunak

"Txoki ar la", bitxia... Maiz irakurria nuen esaldi hori, baina ez nekien hala ahoskatzen denik. Aizu Lander, gaelikoa aipatu dezula, hizkuntza hori bizirik al dago Irlanda iparraldeko kale, saltoki eta tabernetan? Guinness artean zein hizkuntza da nagusi?

Jon 2008-04-02 16:53:05

Kaixo Jon. Hizkuntza biziberritzen ari dela ez dago dudarik. Hala ere, horrek ez du esan nahi egoera osasuntsuan dagoenik, ezta gutxiago ere. Ingelesa da nagusi, alde handiarekin. Hala ere, gaeliko hutsezko eskolen sorrerak asko lagunduko du etorkizunera begira, eta pixkanaka hizkuntza ulertzen duen jendearen kopurua gora doan bezala, urte batzuk barru, iritsiko da hizkuntza egunero erabiltzen duen jendearen kopuruaren igoera ere. Hurrengo belaunaldiek izango dute zeresana.

Lander A. 2008-04-02 23:27:07

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan