Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Adreiluaren bitartekaritza

Adreiluzko bakea

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak.

Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak.

 

Auzune katoliko eta protestanteen banaketa ez da betidanik hor izan den kontua. Familia askok beren bizilekua utzi behar izan zuten beste komunitatetik jasotako eraso eta mehatxuen ondorioz. Datu bat ematearren, gatazkak indar hartu zuen urteetan, 1969. urtetik 1973ra bitartean bakarrik, 8.170 familiak aldatu behar izan zuten bizilekuz, horietatik %80 katolikoak. Honela, pixkana-pixkana begirada ezberdineko auzuneak bereiziz joan dira. Honez gain, elkarren aurkako erasoak murriztu asmoz, “bakearen murruak” eraiki dituzte. Belfasten 1990. urteko 18 murruak 40 izatera igaro dira. 20 kilometro egiten ditu guztira bakeak.

 

Gatazka pixkana atzean geratzen ari den arren, bada datu esanguratsu bat, normaltasunaren zailtasunak agerian uzten dituena. Iaz, Shankill protestante eta Falls auzo katolikoak bereizten dituen murrua berritu eta oraindik ere altuagoa egin (behar izan) zuten.

 

Adreilu eta metala bitartekari direla lortutako bakea behin behinekoa izan ohi delako, ikusi egin behar etorkizunean beste aldea ikusiko duten auzo bananduetako biztanleek.


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan