Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Iragana begi bistan

Derryko hilerria

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Irlandako kondairak dioenez, Cúchulainn izeneko gerlaria izan zen bertako lurren defendatzailerik adoretsuena, jainkoen laguntzarekin kanpotik etorritako etsaiarekin inolako gupidarik ez zuena. Ezpata eskuan, ez omen zegoen hura garaituko zuen armada edo gerlaririk. Hala, behin, lantza batek larri zaurituta utzi zuenean, bere burua harri bati lotu eta borrokan jarraitu zuen, zutik hil zedin. Cúchulainn bi oinen gainean ikusita, ezpata tinko eutsita, etsaia oraindik ez ei zen hurbiltzera ausartzen. Halako batean, ordea, bele bat zerutik jaitsi eta bere sorbaldan pausatu zen. Orduan konturatu ziren hilik zela gerlaria.

Hain da gurtua aipatu gerlaria, bai protestante eta baita katolikoek ere ohoratzen dutela, bakoitzak kondaira bere erara interpretatuz. Irlandar abertzaleek kanpoko etsaiaren aurka egin izana aldarrikatzen diote, eta unionistek berriz, Irlanda iparraldetik hegoaldeko tribu zeltarrei aurre egin izana.

Muralak eskaintzen dizkiote figura honi zuria eta beltza bezalakoak diren auzoetan. Hala ere, deigarri egin zitzaidan, Derryko hilerrian, IRAko kideen hilobien ondoan, hauen omenez eraikitako eskulturan ikustean Cúchulainn gerlaria, harriari lotuta, “Irlandaren alde hildako boluntarioen” izen guztiak azpian idatzita. Eta nola ez, bele salataria sorbaldan.

Herri baten iragana ezagutu nahiez gero, hilerrira joatea ez omen da ideia txarra.

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan