Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Euskalduna Irlandan

Euskal Herriaren aldeko aldarria Belfasten

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Derry da Irlanda iparraldeko bigarren herririk handiena, eta bertako biztanleen %80 ingururekin, errepublikarrak dira gehiengo nabarmen. Urteetan unionistak agintean izan diren sei konderrietan errepublikartasun horrek eragin handia izan du arlo politiko eta ekonomikoan; onerako baino, gehiagotan txarrerako. Hala ere, bere garaian britainiarrek no-go-area deitzen zioten (ez joan gunea) katolikoen gotorleku horretan, arazo eta kezkak aldatuz doaz urteekin. Lehen gorriz heriotzekin lotutako datak bazeuden borobilduta, pixkana kolore hori beste era askotako datek hartu dute. Adibide lirateke Irlandako selekzioen partida egunak. Pantaila erraldoi batean ikusi nuen Irlanda eta Eskoziako taldeen arteko errugbi norgehiagoka, nerbio eta pinta artean.

Dublineko Croke Park zelaian jokatu zuten, Sei Nazioen Txapelketako partida. Bi orduz Irlandako hiriburuan bageunde bezala sentitu ginen pub hartan ginenak. Nola ez, taldeak Derryko zaleen babes osoa izan zuen.

Behar naturalei ere kasu egin behar eta atsedenaldia komunari bisita egiteko baliatu nuen. Bertan, xalotasun osoz, nongoa nintzen galdetu zidan 50 bat urte izango zituen gizonezkoak. Egoera xelebrea zen, biok zutik gure eginbeharrak egiten ari baikinen. Euskalduna nintzela nik. Basque hitza entzutean, gizasemeari aurpegia aldatu eta, erdi urduri, ez atzera ez aurrera, “barkatuko didazu, baina bostekoa eman behar dizut; euskaldun bat ez da egunero ezagutzen”, bota zidan.

Gehiago dira euskaldunak bere herria zein den bi aldiz azaldu behar dituen lekuak, behin esanda ulertzen dutenak baino. Bigarren zakuan sartzen da Irlanda iparraldea, dudarik gabe. Hainbeste urtetan bi herrion antzekotasunek eta elkarrenganako tratuak izango zuten zerikusirik ulertzeko zergatik joaten den horrenbeste euskaldun sei konderrietara.

Gizona irribarretsu joan zen bere eserlekura, eta hortik Dublinera berriz ere. Irlandak 34 eta 13 hartu zuen mendean Eskozia. Denok pozik.

Erantzunak

Nik ere antzeko esperientzia izan nuen Belfasteko mutil batekin. Euskalduna nintzela esan eta berehala luzatu zidan eskua. Irlandar eta euskaldunen artean harreman berezia dago, elkar ulertzen dugulako. Ez dago errespetua eta ulermena bezalakorik harreman sano eta naturalak sortzeko.

euskaldun irlandarra 2008-03-27 20:40:56

Neu be Irlandan na bane hegoaldin Munsterren, Cork konterriko Ballingeary deitzen dan herritxo baten. Bane hamen ez tot holako bixipenik ixan. Astelehena Errepublikako jaixe zalez domekan parrandatxu eon zan. Tabernan "closing time" alla zanin barra ondure arrima nitxan eta 70 urte bueltako gixon biaz batu nitxan... where are you from? I'm basque / Basque? what's basque? Basque Country is bla-bla-bla... eta gero gauza bera gerta gatan 30 urteko gazte kuadrilla bateaz. Nik ezautzen doten Irlanda honetan behintzat batzuk ez dakixe Euskal Herrixe bizarra kentzeko atxurre bara be.

Beste euskaldun bat Irlandan 2008-08-05 17:09:18

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan