Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Margoen nortasunaz

Sandy Row

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Irakurri, ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak. Bakoitzak bere erara, baina elementu komun askorekin. Bai, nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan, muralez betea eta iraganean bizitako gatazka ia arnastu egin zitekeena.

Irakurri, ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak. Bakoitzak bere erara, baina elementu komun askorekin. Bai, nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan, muralez betea eta iraganeko gatazka ia arnastu egin zitekeena.

 

Eguzkiak aspaldi gabon esana zuenean heldu nintzen. Gauzak horrela, hiriarekin lehen hartuemana hurrengo egunerako utzi nuen. Ostatua goizean goiz utzita, etxe kantoi guztietara begira ibili nintzen, urduri antzean, begiak zabal-zabal ea horrenbesteko sona duten margorik noiz aurkituko. Hirigunean bueltaxka batzuk eman ostean, eta bat bera ere aurkitu gabe, Falls auzo katolikora jotzea erabaki nuen. Mapa eskuan, zeharo galduta. Tipi-tapa, behingoagatik bide zuzenean sartu eta Irlandako banderaren baten bila jarraitu nuen. Halako batean, mapan marraztea ahaztu zitzaien zubi bat gainditu eta gorputz osoa gogor utzi zidan zirrara batek. Pareta urdin hotz batean loialista armatua ikusi nuen niri begira, serio, arma tinko gora altxatuta. "You Are now entering Loyalist Sandy Row, Hearland of South Belfast Ulster Freedom Fighters", esan zidan. Sandy Row loialistan sartzen ari nintzela, Belfast Hegoaldeko Ulstergo Askatasunaren Gudarien gotorlekuan. Bi hitzetan, oso oker nenbilela. Zuriaren bila joan eta beltza aurkitu nuela.

 

Argazkietatik ezaguna nuen murala zen, baina ez zen buruan nuena. Etsaiari urteetan tentuz ibiltzeko esanaz, nortasun propioa garatutako margoa, mila batailaren lekukoa. Goiza mural protestante eta katoliko artean pasatu nuen, eta orduan konturatu nintzen, baietz, kontatzen duten bezalakoa dela Belfast, baina imajinatzen duguna baino askoz ere konplexuagoa.


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan